Lasarte-Orian Udaleko Euskara Zerbitzuen Topaketak egiten ari dira

hizkuntza topaketa

Euskara Zerbitzuen IV. Topaketak hasi dira gaur Lasarte-Orian. Jorratuko duten gaia horrela aurkeztu dute: “Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo!”. Topaketen helburua udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lana hobetzea da. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak parte hartu du hasiera ekitaldian: “euskararen esparrua gero eta zabalagoa da. Gaur egun
euskara baserrian, kalean eta lantokian hitz egiten da. Egia da oraindik gehiago erabiltzen delaeuskara sailean beste sailetan baino, baina hori ere aldatuko dugu. Erakunde, elkarte etaherritarren konpromisoari esker. Gaurko eta biharko jardunaldiak lagunduko ahal digu
konpromiso hori sendotzen”.

Udaltop

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.