Txillardegi, Iruña-Veleia eta hitanoa

Iruña-veleiaHitanoa.com web guneak Juan Martin Elexpururen iritzi-artikulu bat ekarri du, oraingoan, ‘Dokumentuak’ sailera. Izan ere, Txillardegi hizkuntzalari ospetsuak Iruña-Veleiako auziari buruz zuen iritzia azaltzen duten eskutitz batzuk jaso zituen Elexpuruk. Txillardegik, Elexpururi hika egiteaz gain, hitanoaren ikuspegitik azaltzen du grafitoetako batean azaltzen den esaldi bat.

Txillardegik, Elexpururi bidalitako eskutitzetan, kristauen jainkoari hika egiteko zegoen ohitura ekartzen du gogora, eta Johanes Leizarragak Testamentu berria euskaratzeko horrela jokatu zuenean egoki egin zuela esaten du.

Artikulu oso interesgarria, bai hitanoaren azterketaren aldetik, bai Iruña-Veleiako eztabaidan egiten duen ekarpenarengatik.

Txillardegi: ” Grafito horiek benetakoak dituk”.