Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia

Demokrazia

Oso konplikatua da demokrazia. Hain da konplikatua, ezen, milioika herritarrek nahi dutena bozkatzeko aukera baitaukate. Eta horrek ezinbestean herria banatzen du, banatu, hautu politikotan, programa ezberdinen baitan. Hauteskunde orotan gertatzen da, baita erreferendumetan ere (NATO, Konstituzioa edo eta, Eskoziaren kasuan, Independentzia bai ala ez hautatu behar denean).

Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia
Hainbat dira demokraziaren konplexutasunaz ohartarazi gaituztenak egunotan. José Luis Zapaterok erabakitzeko eskubidea “herritarrak banatzen dituen anabasa monumentala” bezala definitzen zuen La Razón egunkarian. Gajoak gu, bere eskutan libre izateko aukera gehiago zenik pentsatzen genuenok. Cobeagaren ‘El negociador’ sinisteko beta ere ematen dute Espainiar Estatuko presidente ohiaren hitzek. Askoz errazagoa izan zen Espainiar Konstituzioko 135. artikulua aldatzea Troikaren aginduak beteaz, inori galdetu gabe.

Nafarroako aldaketak ere hainbat tertulianoren fazetarik bortitzena azaleratu du. Ahotsa-k Youtuben argitaratu bideo hau segituan bihurtu zen birala, batez ere, bertan esaten diren perlak medio. Tertulianoetarik batek honakoa dio: “Hauteskundeen okerrena zera da, jendeaj nahi duena bozkatzen duela, eta ezin dela kontrolatu” (hemen). Isabel San Sebastianek berriz, ilegalizatu ezin bada, desabantailarekin jokatzen duzula, eta abar luze bat… Bideoan ikusgai:



Kanpogresista eta faxista asko erretratatzen dira Kataluniako edo Nafarroakoak bezalako egoera konplikatuak sortzen direnean. Izan ere, denok dakigu lehen dena askoz ere errazagoa zela. Batasuna besterik ez zenean.

Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia

demokrazia

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Zer duzu buruan “Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude