Feroe irlak: izurdeak eta independentzia

izurdeen hilketa - Feroe irlak: izurdeak eta independentzia.

Danimarkako Feroe irletako hondartzak gorriz tindatu ziren joan zen astean. Ehunka izurde akabatu zituzten inguruetako gizonezkoek haurrak eta emazteak ispazterretik begira zeuden bitartean. Zortzi gizon inguruk harrapatzen dute animalietako bakoitza hil eta zatitzeko. Pikatxoi ebakitzaileak erabili zituzten langintza horretarako.

.
Sea Sheper talde ekologistak grabatu zituen irudiok, “eskala handiko masakrea” salatu asmoz. Esan bezala izurdeak (pilotu baleak) dira biktimak danimarkako probintzia autonomo honetan.
“Grindadap” (baleen hilketa) deitzen zaio aintzinatetik datorren “tradizio” honi eta bere aurkako borroka daroa urtez urte elkarte ekologistak. Izan ere, egia esatera, izurde hauen haragia ez da ia batere kontsumitzen gero, merkurio eta metal astun ugari baitute euren okeletan. Hala iritzi diote osasun ardura dutenek, behintzat.

(Kasu!: irudiak gordinegiak izan daitezke)

.

Danimarkaren papera

Sea Sheperd-ek bere atarian dioenez ” Nola liteke, baleen ehiza debekatzen duen Europar Batasuneko kide den Danimarkak deus ez egitea izugarrikeria honen aitzinean?”. Areago, elkarteak dioenez, Danimarkak laguntza eskeintzen du bertara itsas armadako bi ontzi bidaliz izurdean biltzeko lanetan laguntzeko.

Sea Sheperd-eko presidente den Lamya Essemlali-ren arabera, arrazoi estrategikoak daude horretarako: “Danimarkak ez du hilketa hori debekatu nahi, Feroe irletan den mugimentu independentistari ez laguntzeagatik. Populuaren erdiak ia, Danimarkatik aske nahi du bizi eta masakre hauen kontra egin ezkero, tarte handiago ukango lukete independentistek. Arrantza handia eta petrolio ugari da itsasertz horietan, eta izurdeen gertaera euli kaka da ekonomia kontu handiagoen artean”.

 

Beste alde batetik, feroetarrek legearen barruan jokatzen dutela diote. Whaling.fo guneak Feroetako Parlamentuaren independentzia aldarrikatzen du: “Danimarka ez bezala, Feroe Irlak ez daude Europar Batasunean. Aspaldikoa da feroetarrek duten eskubidea euren baliagai naturalak erabiltzeko”.

Poliziak bost militante ekologista atxilotu ditu, gertaera eragozten saiatu direnean. Aske utzi dituzte baina bi urteko espetxera zigor ditzakete.

 Feroe irlak: izurdeak eta independentzia

feroe irlak, independentzia, izurdeak
Lurrune Pelletier

Nire begietatik ikusten duzuna, ez duzu beste inon kausituko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude