[Antzeko parezido] Jesulin de Ubrique eta Alex Sardui
[Antzeko parezido] Jesulin de Ubrique eta Alex Sardui –
Jesulin de Ubriquek eta Alex Sarduik, boteprontoan, kantua dute amankomuneko kontua. Gernikan 1966an jaiotako abeslariaren aldean gazteagoa da 1974an Ubriquen jaiotako gizona, baina ezin ukatu hautatutako argazkietan elkarren dezenteko antza dutela.
Ez dakigu egun Gatibu taldeko abeslaria den gizona zezenketa zalea ote den, baina gauza jakina da Cadizeko toreroak egin zuela musikagintzan saiakera, 90eko hamarkadan single nagusi “Toda” zuen diskoa argitaratuta.
Oholtzez eta zezen plazez aparte, platoak ere zapaldu izan dituzte biek ala biek. Nagusiki ETBkoak bizkaitarrak, eta zinemakoak andaluziarrak, “Torrente” filmetako batean antzezle aritu zen-eta.
+ Ciclos Iturgaizi esker izan dugu antzekotasunaren berri.
Beste antzekotasun fisiko batzuk:
[Antzeko parezido] Jesulin de Ubrique eta Alex Sardui [Antzeko parezido]