[Antzeko parezido] Juan Mari Arzak eta Nefario doktorea

[Antzeko parezido] Juan Mari Arzak eta Nefario doktorea –

Ez da lehenengo aldia Antzeko parezido izeneko atal honetan hezur-haragizko euskaldun bat marrazki bizidunetako pertsonaia batekin alderatzen dena, horrela egin baita Jose Angel Irigarai eta Burns jaunarekin ere.

Honakoan, aurkezpen handiegirik behar ez duen Juan Mari Arzak, euskal sukaldarien artean ospetsuenetakoa, eta “Despicable Me” (gazteleraz “Gru, mi villano favorito”) animaziozko filmeko Nefario doktorea alderatu ditugu, Twitterren @aini78 erabiltzaileari irakurri diogun txio bati esker.

“Despicable Me” filmean, Gruren laguntzailea da Nefario, laborategiko arduraduna; akaso Arzaken sukaldean eta bizitza errealean, Xabier Gutierrezek beteko lukeen papera. Alta, itxura fisikoaren aldetik aproposagoa iruditu zaigu doktore gaiztoarekin Arzak bera parekatzea.

.

Zer iruditzen zaizu, badute elkarren antzik?

[Antzeko parezido] Juan Mari Arzak eta Nefario doktorea

.

Beste antzekotasun fisiko batzuk: 

[Antzeko parezido] Juan Mari Arzak eta Nefario doktorea

1986-(...)