[Antzeko parezido] Andoni Egaña eta Martin Garitano

Andoni Egaña eta Martin Garitano

Aurreko astean Juanan Larrañaga eta Gorka Urbizuren arteko antzekotasun fisiko ukaezina jarri genizuen parez pare, eta Edorta Amuruak “Nik Egaña eta Garitano apenas bereizten ditut” erantzun zigun erronka jasota, jokorako gogoz.

Egia esan, ez zaigu iruditu bertsolariaren eta kazetariaren arteko antzekotasuna horrenbestekoa denik ere -agian argazkiekin ere ez dugu asmatu?-, baina Twitter bidez egindako proposamena jaso, eta bakoitzaren argazki bana elkarren ondoan jarrita, hemen dakartzagu.

Belaunaldi berekoak dira Andoni Egaña eta Martin Garitano, 60. hamarkadakoak; bi urte zaharragoa Euskal Herriko txapeldun izandako bertsolari zarauztarra, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izandako kazetari bergararra baino. Burusoilak biak, akerto bizarra…

Zer iruditzen zaizu, badute elkarren antzik?

Andoni Egaña eta Martin Garitano

.

Beste antzekotasun fisiko batzuk:

Andoni Egaña eta Martin Garitano

1986-(...)