[Antzeko parezido] Alvaro Odriozola eta Soraya Saenz de Santamaria

[Antzeko parezido] Alvaro Odriozola eta Soraya Saenz de Santamaria –
[Antzeko parezido] Alvaro Odriozola eta Soraya Saenz de Santamaria

Bata Donostian jaioa da eta bestea Valladoliden -24 urteko aldea dute-; bata Errealeko harrobiko jokalari bizkorra, bestea Alderdi Popularreko politikari zorrotza. Biak ala biak egunkarietako azaletan ditugu egunotan, Madrilen arrakasta erdietsi nahi dutela-eta. Alvaro Odriozola Real Madrilek fitxatu berri du, eta Soraya Sáenz de Santamaríak PPko presidente izateko lehian aurrea hartuta dabil… antzeko kontuak ote dira?

Batak, eskuma aldeko bekokia erakutsi eta ezkerreko bekaina babesten du ilearekin, besteak kontrakoa. Gainontzekoan zerikusirik ez dutela usteku du batek baino gehiagok, eskuin hegaletik jokatzen dutela gora-behera, baina Alaik sarean egin duen alderaketak grazia egin digunez, hemen plazaratzea otu zaigu. Modu honetan, gainera, zeresana apur bat baino eman ez duen kontua azaleratzeko profitatuko dugu txantxa:  Odriozolak batuera txukun-txukunean idatzi du agurra… gaztelera hutsez.

[Antzeko parezido] Alvaro Odriozola eta Soraya Saenz de Santamaria

1986-(...)