Itolarria [“La Manada” auziaz]

 

Gogorra latza bortitza nazkagarria okaztagarria amorragarria iraingarria umiliagarria mingarria sumingarria beldurgarria ikaragarria izugarria menperatzailea gotorra fermua erasokorra erasoa arimagabea justiziagabea bortxakeria. Bortxaketa izan da Iruñeko epaia.

Itolarria

Hau ez da bukatu. Erasorik ez, erantzunik gabe! Bortxaketaren kulturari, gerra! Autodefentsa feminista!

Ez dugu inpotentziarik sentitu nahi. Ez dugu babesik gabe gaudela sentitu nahi. Ez dugu bortxatzaileen aurka gure burua defendatuz hil nahi.

Emakumeok nahikoa esan dugu. Behin eta berriz esan dugu. Ahotsik gabe geratu arte esan dugu. Negarrez esan dugu. Ahizpatasunez esan dugu.

Asteburu honetako eta hurrengo eta hurrengo bertso saioetan, gai-emaileok, eska iezaiezue mesedez gizonei hitza hartzeko. Gai-jartzaile bertsolari entzule gizonezkook, eman zuen iritzia. Esan zer sentitzen pentsatzen duzuen, zer egingo duzuen, nola antolatuko zareten.

Itolarria

 

biolentzia, bortxaketa, feminismoa, Iruñea, Itolarria, La Manada, matxismoa, patriarkatua
Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsolari Aldizkaritik bueltaka

12 pentsamendu “Itolarria [“La Manada” auziaz]”-ri buruz

  • La Manada-ko kideak ezker aurrerakoiak, feminismoak barne, sustaturiko askapen sexualean hezitako gazteak dira.

    Zer nolako balio moralak jaso dituzte mozkortzen, drogatzen eta animalia basatien antzera sexua-harremanak taldean duten gazte horiek? Ez al diete esan, ikastetxeetan edo telebistan, sexuarekin esperimentatu behar dela? Zertaz kexatzen dira feministak eta bestelako aurrerakoiak? La Manada eta gazteen artean astebururo ikusten diren sexu-harrapakarien sexuarekiko jarrerak, mutilen eta neskena, haiek sortu dituzte.

  • Zuhaitz Ordoki
    Zuhaitz Ordoki 2018-04-28 10:36

    Noski baietz. Zeren eta ezker aurrerakoiaren eta feminismoaren baloreak apur bat zabaldu baino lehenago ez zegoen bortxaketarik.

    Lotsa ematen duk.

  • Nik ez dut bortxaketarik ez zeudenik idatzi, gaur egungo gazteek sexuarekiko duten jarrera errelatibista, non dena balio duen, aipatu dut.

    Astebururo pertsona ezberdinekin sexu-harremanak izatea, txortan edonon egitea, fantasia sexualak praktikara eramatea eta orokorrean berehalako plazer sexualak asetzean datza hein handi batean emakumeak sufritzen duten jazarpena sexuala.

    Guzti hori hezkuntza eta telebistak sustatua.

  • Zuhaitz Ordoki
    Zuhaitz Ordoki 2018-04-28 12:52

    Beraz, lehen bazeuden bortxaketak eta orain ere. Gaur egungo gazteek daukaten jarrera daukatela, lehen baziren bortxaketak eta orain ere bai.

    “Guzti hori hezkuntza eta telebistak sustatua”. Lehen ez zen telebistarik eta orain bai. Lehen bazen hezkuntza eta orain ere. Beraz, agian, hortxe dago arazoa, hezkuntzan. Gizonek pentsatzea eta ondoren praktikan jartzea emakumeak nahi ahala erabili ditzakegula. Iruditzen zaizu egungo gizartearen baloreak, azken mendeetan, kontubernio feminista batek zabaldu dituela? Andaluzia ez da ba, justuki, pentsamolde liberal, progresista eta berdinzalearen gotorlekua.

    Sexua plazera da adostasuna dagoen bitartean, bestela ez. Astebururo pertsona ezberdinekin sexu-harremanak izatea, txortan edonon egitea, fantasia sexualak praktikara eramatea eta orokorrean berehalako plazer sexualak asetzea zoragarria da, probatu beharko zenuke.

    Baina emakumeek sufritzen duten jazarpena, esan bezala, aspaldikoa da, sexu askatasun hori ez zegoenean ere. Beraz, sustraia hezkuntzan dago. Aurpegia galanta eta ahoa oso handia izan behar da Iruñeko astakeriaren errua feministei botatzeko. Zuk ez al duzu emakumerik maite? Ama, arrebak, bikotekideak, lagunak… Ez dituzu maite? Ez zara ohartzen horrelako nazkagarri koadrila batek egin dezakeenaz? Eta gainera errua feministei bota?

    Oso gaizki hago, benetan, laguntza behar duk.

  • Hasteko eskatuko nizuke nire ahoan nik esan ez ditudan hitzak ez jartzeko.

    Alde batetik, bortxatzailea izatea ez da hezkuntza kontua. Bortxatzaile mota desberdinak daude eta gehienak profil psikologiko jakin batzuekin erlazionatzen dira: enpatia gabekoak, frustraziodunak, gutxiagotasun-konplexudunak eta abar.

    Bestetik, askapen sexualak sexua izateko erraztasuna, honen arinkeria eta moralaren errelatibismoa ekarri du, eta horretaz baliatuz, la manada bezalakoek erraz aurkituko dituzten berehalako sexua-harremanak bilatzen dituzte. Tabernetan eta diskoteketan milaka “baboso”, jazarle eta emakumeak eragozten duten bestelakoak egotea horren emaitza da.

    Bortxatzaile batek bortxatzeko aukera gehiago izango ditu sexu-harremanak arindu egin diren gizarte batean eta gaur egungo gizartea askapen sexualari esker eta hedabideei esker horrelakoxea da.

  • Mezu hau zuretzat, Zuhaitz Ordoki. Ontzat ematen ditut zure baieztapen guztiak, eta arrazoi osoa duzu. Geure sendietan emakumezkoren bat dugun orok erabat gaitzetsi beharko genuke Iruñeko sententzia epel hori. Gai honetan denok gogor eta ertsi. Dudarik ez.

    Nire harri koskorra orain bertsolari feministona honentzat. Ez dut batere gogoko bertsolari-kazetari-idazle-artikulista-iritzi sortzaile-txupiguay hauek gure artean hartzen ari diren protagonismoa. Beste mezu batean irakurri nuen bezala, batzuetan badirudi euskal gizartearen (jendartearen) geroaren giltza beraien inspirazioaren mende dagoela, edo hori da behintzat, aspalditik hartu duten herriaren salbatzaile rol orojakilea.

    Gauza bat da emakumeen berdintasunaren gaia (guztioi dagokiguna, bai), eta beste bat gazte iluminatu hauek orain erakutsi nahi diguten lidergotza politikoki zuzena. Nik oso argi bereizten ditut biak.

    Nire ustez benetan “nazkagarria okaztagarria amorragarria iraingarria umiliagarria” dena -artikuluko hitzak baliatuz- oraingo euskal feminista hauek daramaten marketing kanpaina interesatua da. Azken finean plazak irabazteko egina.

    Berdintasunaren borroka denon artean, lanean, familian, lagunartean irabazi beharrekoa da, norberak ahal duenetik, bere gune pribatuan batez ere ahaleginduz. Eta ez pulpitua zuretzat hartuz “herriari” aho.betean predikatzaile handiarena eginez, guapita. Hori baita benetan zuek bilatzen duzuena. Mikro bat hartu, heroina iraultzailearen papera antzeztu eta mundu guztia zuei begira aho-zabalik gelditzea…

    Iluminatuak

  • Hego, ezin desakortago nago zurekin. Sexuaz gozatu daiteke NAHI BESTE, inori ezelako kaltea egin gabe!! Hori da erakutsi behar dena. Beste guztia katakunbetara eta interbentsionismora buelta egitea. Halako gizarteak, sexua kulpabilizatzen dutenak, beti izaten dira hipokritak eta beti izaten dute ahulgunerik gehienen autorepresioa ordaintzen duena, izan emakumeak, umeak, pobreak edo minoria sexualak.
    Sexu sanoa ez datza zertasunean, nolakotasunean baizik.
    Karikatura baten jarrita:
    Orgia egingo dugu gaur 5etan,
    Saia zaitezte ordura heltzen, berandu heltzea errespetu falta da eta.
    Denok gaude hemen gure baitatik, denok gara adinez nagusi.
    Inork ez du inor ezertara behartuko, ezta mozkortuta edo lo hartuta ere.
    Denok pentsatuko dugu denon osasun-segurtasunean.
    Batzuek ondo pasatu dugu/dute, bestetzuek, ez.
    Gustuko izan ez duena beste zeozertan arituko da hurrengoan, edo ezertan ere ez. Gustuko izan duenak errepikatuko du, edo ez
    Hori bezain erraza eta hori bezain zaila da.

  • zaccarias beltza 2018-04-28 18:22

    Bai gizona. Eta ipurditik hartzea gustatzen bazaizu, bono bat jasoko duzu hurrengo bost saioetan errepikatzeko. JAJAJA
    No te jode…

  • Bada bai, bonoa, gonbidapena, bikotekide-trukea, zita itsua, code-jaia, bodajea edo misiolariarena, Amsterdamera, New Yorkera edo Londonera jotzera jo gabe ere, zuretik orduerdira. Betiere errespetuz eta libre.

  • zaccarias beltza 2018-04-29 17:12

    Erabili dituzun hitz arraro horien erdiak ez nituen ezagutzen. Imajinatzen dut kama-sutrako posturak edo halako zerbait direla…

    Bilboko Irala auzoan ezagutzen dut fabrika abandonatu bat. Zer? Arratsaldeko 5etan orgia, orduan? Zuk aipatzen dituzun hitz horiek eta beste hamaika zerrikeri egiteko prest egongo nintzateke zurekin. Ah! Kondoirik gabe etorri.

    Sinadura: Zaccarias Gonzalez de Andrinua
    (Euskadiko “porkuleruen” txapelduna)

  • euskaldun bat 2018-04-29 21:09

    Irala izango banintz honezkero botaka nengoen. Hau bai ITOLARRIA. La manadakoen jerga bera euskaraz.

  • zaccarias beltza 2018-05-08 20:56

    Beno, aski gordin mintzatu naizela dirudi… Baliteke bai, hala izatea. Barre-zarta batzuk ekarri nahi nituen hona, mundu guztiak hain serioski darabilen gai honen ardatzean. Hori ere izan dadila zilegi, lagunok, mundu zoro hau mundu deiño.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude