Independentzia: adostasun berri baten beharra

Independentzia: adostasun berri baten beharra

Arantza Santestebanen Azaroaren 6ko artikuluko azken pasartean honakoa dio: “En cualquier caso, estos dos son relatos que visualizan la necesidad de articular hegemonías políticas y sociales a favor de la construcción de un estado propio. Y es que necesitamos esa hegemonía para construir una estructura política propia basada en valores antagónicos al capitalismo. Antonio Gramsci decía que el momento de la hegemonía es aquel en el que se pasa del particularismo a lo universal. En la construcción de esa hegemonía universal, sin embargo, es necesario que la identidad no sea el único camino por el que transitar, sino que sean los objetivos políticos compartidos los que nos unan. Ahí existe una gran riqueza que explorar, la búsqueda de una identidad amplificada, que no parta desde el sentimiento y llegue a la pertenencia nacional, sino que busque en aquello que nos une –clase, género, diversidad de orígenes y de lenguas– un sinfín de experiencias que harán del proyecto independentista un lugar común mucho más interesante y habitable.”

Kataluniako praktikatik ez ote den halako irakaspenik heldu gure esperientziara: alegia, abertzaleen gehiengo sozial eta parlamentariotik landa, ezin ote daitekeen/ ez litzatekeen beharrezkoa soilki identitarioak ez diren beste eremu batzuetan kokatuko liratekeen ezaugarri batzuetan oinarritzea independentzia sena.
*
Independentzia nahiaren eremua transbertsala da Katalunian. Hor du bere indarra eta atzeraezintasuna. Alderdi politiko jakin batzuetatik haratago, klase sozial ezberdinek bere konplexutasun, diferentzia eta kontraesanekin bat egiten du independentzia beharrak.
Posible ote Súmateren antzeko esperientzia bat Euskal Herrian, independentista ez euskaldun eta ez abertzaleez osatua? Independentzia abertzaleen desira ez ezik, euskal herritar eta hiritar askorentzat irtenbide sozial ezinbestekoa dela adieraztera emango duena? Abertzaletasunen arteko talkatik kanpo, independentzia desira beste parametrotan jartzea lortuko lukeena, errealitate politikoa ezagututa, berdinketa infinitoaren eskematik askatzeko aukera eskainiko ligukeena? Alegia, abertzaletasuna ez ote den muga, abertzaleen eremu politiko-soziala baino zabalagoa izan daitekeelako independentistena, Katalunian bezala, eta horretarako ez ote litzatekeen lanerako oinarri berri bat eraiki beharko.

*

Identitate anplifikatu baten beharra aipatzen zuen Santestebanek artikuluan, eta nago, zabaltze hori dela, abertzaletasunetik independentziarako jauzia egiteko tabuetako bat. Abertzaletasunetatik erator daitezkeen murrizpen, baldintza, ezaugarri, historia, background eta esperientzia ezberdinak, Monzonek zioen bezala , Maltzagaraino bederen adostearen betebeharra etorkizunean gauzatuko den Euskal Herri imaginario baten alde. Leonék zioen bezala, asmatu (eta berrasmatu, diot nik) dugulako existitzen baita Euskal Herria.

Eta horretarako (adostasun berrirako eta ondorengo urratsetarako), familia abertzaleen arteko adostasuna baino gehiago beharko delakoan nago.

(jarraituko du)

Jatorrizkoa nire blogean

Independentzia: adostasun berri baten beharra

consenso, Eskozia, independencia, independentzia, Katalunia
Jon Benito

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

4 pentsamendu “Independentzia: adostasun berri baten beharra”-ri buruz

  • Kataluniaren independentziaren alde daudenen artean zenbat ez dakite Katalan hizkuntza? %15a?
    Zeintzuk daude Katalana ikastearen aurka? %5a?

    Benetan bere identitatea hain plurala dela? Ala Espainiar Katalanak ez diote Katalanari hemen Euskerari dioten nazka?
    Ze esan nahi du hizkuntza askorekin?
    Legeak Gaztelera derrigortuko dula betirako ta Gazteleradunak erakartzeko hobe Euskarari muzin egiten badiogu?

    Beti diot, besteak erakarri? Depende zer eman behar dan ordainean, ta Independentizaren kontra daudenak erakartzeko ez dugu guk ezer egin behar, hori Espainiatarrak egiten dute (politikariak batik bat), nik behintzat Independentismoaren igoera Katalunian Espainiaren jarrerari egozten diot %99an, ez Katalana Abertzaleak besteak erakartzeko egindako ahaleginekin.

    Agian erratua nago baina ez dut esaten dutena nola gauzatu daitekeen Abertzaletasunaren partetik (belaunaldi berriak argumentukin, ekintzakin… erakartzea bai), lan hori Espainiak gobernuak egiten bait du oso ondo.

    Independentizaren kontra dagona, Espainia barrun gaizki egonda bozkatuko luke Independentzia, bestela argumentuak, ekintzak, egia…. berdin zaie, Nazionalista Espainiatarrak bait dira gehien bat ta.

  • Itinerarity 2014-02-05 20:02

    Kataluñako prozesua abiarazi da Kataluña hondamendira zijoalako Espainiaren barruan. Hortik aurrera, Esquerraren zabaltasunak eta CiUren beste aukerarik ezak eta izaera “malguak” erraztu dute beste sektore batzuk ere erakartzea. Urrun gaude horietatik oraindik, kultura politikoari dagokionez batik bat.

  • Txantxangorria 2014-02-05 20:39

    Katalanek aurkitu dute beraien “via”, guk ez ordea oraindik, eta uste dut urte gehiago itxaron beharko dugula arrazoi desberdinengatik: euskalduntze prozesua ongi doa baina oraindik luzerako, bortxakeria politikoa oso gertuko da (ezin dugu horria pasa irakurketa kritikoa egin gabe, espainolek transizioarekin egindako akatsak errepekiatuz) eta urte gehiago beharko dira bazterrak lasaitzeko, lurraldetasunaren kontua ez dago garbi (nafarroa eta iparraldea, EAEko mailara heltzea itxaron behar al dira?) . Agian oker egon nahiteke baina uste dut “Gure Esku Dago” ekimena Catalunyakoa indartzeko balio duela baina ez dakit nik hemen horretarako gauden, esan dituan arrazoiengatik

  • Euskal Herrian Catalunyakoa gertatuko da kontzertu ekonomikoa kentzerakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude