I. Tipi-Taparen aurkezpen ekitaldia

Joan den ostiralean (azaroaren 23an, 17:30etan), lehenengo Tipi-Taparen aurkezpen ekitaldia egin genuen Usurbilgo Atxega Jauregian.

Gogoan izan: Datorren abenduaren 2an, igandean, pintxo berezien lehenengo Tipi-Tapa jarriko da abian Usurbilen. Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Txapeldun eta Txiriboga tabernetanbakailao pintxo bereziak eskainiko dira, eta mokaduen prezioa ere berezia izango da: pintxoa + edaria -urteko ardoa, txakolina edo sagardoa-, 2 euroren truke. Zazpi Tipi-Tapa egingo dira orotara: 2012ko abenduan hasi eta 2013ko ekainera arte, hileko lehen igandearekin bat eginez beti.

 

 

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Ana Pérez (Usurbil Optikako arduraduna eta Hurbilago Elkarteko presidentea), Mikel Garmendia (Atxega Jauregia), Paulino Ibargoien -makurtuta- (Bordatxo) eta Mikel Elexpe (Txapeldun), Tipi-Tapa iragartzen duen kartelaren ezker aldean. Eskuin aldean, berriz, Arantxa Unanue (Txiriboga), Imanol Grijalba -makurtuta- (Aitzaga), Igor Gorriti eta Aroa Bengoetxea (Artzabal). 

Eskuratu zure Tipi-Tapa txartela, eta hasi zigiluak biltzen!

 

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea / Babeslea: Usurbilgo Udala

 

bakailaoa, edaria, gastronomia, ibilbidea, pintxoa, Tipi-Tapa, txartela, usurbil, zozketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude