Kataluniari trololololololo! (burutazioak boteprontoan)

Artur Masek hauteskundeak irabazi ditu, alde handiz irabazi ere. Hori bai, iritzi publikoan, euskal iritzi publikoan behinik behin, oso barneratuta zegoen Masek askoz ere emaitza hobeak lortu behar zituela. Hori pertzibitzen genuen Ebrotik gora. Batez ere, irailaren 11eko olatua kapitalizatuko zuelakoan-edo. Ez da hainbesterako izan (Masena).

Harritu baino, nituen iritzietan indartu nau hedabide espainiarrek emaitzen aurrean emandako erantzun ia unanimeak. 87 jarleku soberanistako parlamentu bat osatzera doanean, “Mas pierde su plebiscito”(ABC), “La apuesta de Mas fracasa”(Deia), “Fracasa el plan de Mas” (DV) edo “El plan de Mas se hunde en las urnas” (El País) eta halakoak irakurri beharrak (Eguneko azalak). Hedabide trollak ditugu espainiarrak, umore punttua ere jartzen diotenaren susmoa uzteraino. Ildo editoriala oso patriotikoa dute bai. Eta esaten badiezu, “esto… aizue baina gehiengo absolutu zabala du soberanismoak”, badakizu zer erantzungo dizuten: hauxe.

CUPen eta Esquerraren emaitzek argi erakutsi dute alajaina, kataluniarrek ez dutela CIUren milonga sinetsi. Eta egindako mozketak ez dira debalde izan. Orain promesen burbuilatik haratago, ikusi beharko ea apustu soberanista nola eta zeren edo noren kaltetan doan. Baldin badoa. Ikusi beharko ea Esquerra CIUren politika neoliberalera makurtzen den Ibarretxe planaren bigarren edizio bat aitzakia, ala oposizio irmoa egiten duen CUPekin batera. Ikusi beharko oposizio irmo hori balego, CIU hain soberanista den ala PSCren babesera hurbiltzen den. Ikusi beharko gehiegi aukeran. Ikusiko bada.

Hori bai, dena dela, hedabide espainiarrek eguna alaituko digute umore ironiko finarekin. Haien raca-raca partikularrean. Gu gurera.

artur mas, emaitzak, hauteskundeak, Katalunia
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

8 pentsamendu “Kataluniari trololololololo! (burutazioak boteprontoan)”-ri buruz

  • Obanoseko infanzoia 2012-11-26 18:40

    Estruktuktura inperialistak ta okupatzaileak barnean jokatzea horrelako emaitzak erakartzen ditu. Korruptoak bere eserlekuak berriro bete ta herria berriro baztertuta. Ilusiotik tristurara…. Behin ta berriro, han ta hemen…

  • Oso analisi zorrotza. Zorionak!

  • Obanoseko infanzoia 2012-11-26 19:33

    “ongi ulertzen duenei…..hitz gutxi.

  • ñabardura bakar bat: diozu “esto… aizue baina gehiengo absolutu zabala du soberanismoak”. eta arrazoi duzu. baina ondoren diozu “argi erakutsi dute alajaina, kataluniarrek ez dutela CIUren milonga sinetsi”. hombre, CiUk ERC+CUP batuketaren halako bi atera ditu, beraz, bai, orokorrean katalanek CiUren milonga sinetsi dute, murrizketa eta guzti.

    iruditzen zait batzuetan gehiegi fijatzen garela aldaketetan, eta gutxiegi argazki finalean

    • Oier Aranzabal

      Hori diot, aurreko hauteskundeetatik CIU faktore diferentziala ustezko subiranotasun argia baitzen. Aitzitik emaitzak okertu zaizkie, eta aldiz Esquerra igo da. Milonga ez dute sinetsi.

  • Obanoseko infanzoia 2012-11-26 22:44

    Baita CIUk baita esquerrak, ANC-ek lortu duen masa mugimendu estatala hori bultzatzea, desegin dute. ANC-ek Diada egunean partidoei eskatu zieten , mobilizazioa ikusi ez gero, Espainatik sezezioaren bidea hastea. Partidoen erantzuna: Espainako hauteskunde autonomikoetara deitzea. Herriak eskatzen du Estatu propioa, partidoak autonomia eskaitzen die . Ez dira erori milonga batean, ezta CIU ezta esquerra, Espainako morroiak direlako, Catalunyako Estatuaren bidea desaktibatu dutelako. Hortarako daude ta horregatik Espainaren baimena dute Espainako hauteskundeak bakarrik bultzatzeko. Normala den bezala. Milonga baino monrronga haundia esango nuke.

  • Gonzalo Etxague

    Ez naiz batere fio CIUk egingo duenaz, baina gaur-gaurkoz aitortu behar zaie EAJ inoiz egitera ausartu ez dena egin duela: hauteskunde programan argi eta garbi independentziaren alde egitea, apustu hori benetan zintzoa izan ala ez. Ibarretxeren plana ez zen independentziara ere iristen (konfederazio modukoa zen) eta, halere, ez ziren hausteskundeetara eramatera ausartu, Madrilen aurkeztera baino ez. Alde horretatik, beraz, honezkero CIUk atzean utzi du EAJ. Baina zer egingo du orain CIUk? lau aukera daude, nire ustez:
    *
    1-Independentziaren aldeko apustua zintzoa bazen, zorionekoak dira independentismoak lortutako emaitzekin, hauspoa direlako aurrera jarraitzeko. Perspektiba historikotik ikusita, ametsetan ere pentsaezinak ziren emaitza hauek, non eta Katalunian: parlamentu bat, alde bikainarekin, independentziaren alde. Nahiko nuke argazki hori Euskal Herrian ere, nahiko lukete Ipar Irlandan, nahiko lukete Eskozian eta nahiko lukete Quebecen. Espero dut Katalunian horretaz konturatzea.
    *
    2-Baina, apustua zintzoa ez bazen, azkar asko kikilduko dira. Bigarren kasu honetan, ordea, CIUren arazoa da independentismoak mezu garbia bidali diola, Oierrek esan bezala, milongarik ez, eta CIUren apustu independentistaren gorenean bidali ere, kikiltzeko aukerarik ere eman gabe. Baina beti pentsa lezake, aurreko miseria ideologikoekin emaitza hobeak lortzen zituela. Ez litzaioke arrazoirik faltako, tamalez.
    *
    3-Tarteko bidea har dezake orduan? Hori itxuraz independentziarako bidean jarraitu eta aldi berean boikoteatzea litzateke, emaitzaren frustrazioa espainolismoari leporatu ahal izateko, leporatu nahian. Horretan ere saiatu liteke, EAJk Ibarretxeren planarekin egin zuen bezala. EAJri ondo atera ote zitzaion? Era guztietako iritziak egongo dira, baina datu erreala da gaur egun EAJ 27 eserleku lortzearekin pozaren pozaz dagoela, Bildu 6 eserlekura edukita, eta horretarako, 27 horiek lortzeko, abertzaletasunaren helburuen %80ri uko egin behar izan diola, edo %100i, nola ikusten den kontua.
    *
    4-Baina laugarren irtenbidea ere badago, errealitatetik urrunena, nire ustez: Espaniak CIUk jasotako kolpeaz baliaturik, baina egur gehiago egin gabe, Kataluniako finantziazioan amore ematea, kontzerturik gabe agian; hau da, CIUri gozokiren bat eskaintzea autonomismoaren bide onera itzul dadin. Espanian bizkorrak balira, horixe egin beharko lukete euren interesak ondoen babesteko, baina ziur aski Pakito Txokolatero dantzen ariko dira CIUK 12 eserleku galdu dituelako, ERCK eta CUPek hartu dituztela ahaztuta. Horrelakoak dira Ebrotik haratagoak, euliaren dantzarekin pozik, baina horrela dibertitzen ez denari lepoa mozteko prest. Baina, bien bitartean, Katalunian zilborrari begira ariko ote dira, melankoniatsu, lortu nahi zutena lortu dutela konturatu gabe?
    *
    Enfin, Rolling Stonek abesten zuten bezala: ezin duzu beti nahi duzuna lortu, baina batzuetan behar duzuna lortzen duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude