Hamabi sinadura 2012 urterako

12 sinadura

ZuZeuko hamabi artikulu ikusienak hilabetez hilabete argitaratu genituen aurrekoan. Orain, gure Sinadurak nahi ditugu nabarmendu. 2012 urtean hamabi idazlek idatzitako hamabi artikulu. Bateren bat galdu bazenuen hemen duzu artikuluak irakurtzeko aukera.

Urtea amaitzear dela 28 lagunek idazten dute ZuZeuko blogetan. Zorionak batez ere maiztasunez gurean idazteko ahalegina egin duzuen guztioi. Lantzean behin eskribitzen duzuenoi ere gure esker ona, eta 2013an gurekin segi dezazuen gure animo beroenak. Lan aparta egiten ari zarete. Blogetako artikuluek gero eta sona handiagoa dute sareko euskal komunitatean. Sinaduren ekarpen berrien zain gelditzen gara.

Gure aldetik, saiatuko gara Sinadura guztiak goxo sentiarazten. Hori egin nahi izan dugu berriki: azarotik Sinaduren artikuluak ZuZeuko azalean agertzen dira. Atal hau indartzen segitzeko asmoa eta gogoa dugu.

Zuk ere ZuZeuko Sinadura izan nahi baduzu, bidaliguzu posta bat, blogaren izenarekin eta zure argazki batekin. Ongi etorria izango zara.

Hauek dira hamabi idazlek 2012an idatzitako hamabi artikulu irakurrienak (nahiz eta ziur asko onenak ez izan):

  1. Arnado, Soto, Gara, Euskara eta zakurraren putza Hasier Etxeberria
  2. Zibilak eta zabalak? Oier Aranzabal
  3. Bozkatzeko gida azkarra Sabino Arana
  4. Euskal konplexuen eguraldi mapa Iñaki Larrañaga
  5. Harkaitz Cano, behatz artetik ihesi Gari Garaialde
  6. Kokoteraino! Lander Garro
  7. Michigan aldeko gudaria Exprai
  8. Barrabilak direla eta Marina Landa
  9. Eman ta zabal zazu Ander Barinaga-Rementeria
  10. Gora ETA trending topic mundiala! Iraitz Madariaga
  11. Barkamenaren irakurketa interesatuak Jon Intxaurraga
  12. Gatazkan hazi Arantza San Sebastian

 

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Hamabi sinadura 2012 urterako”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude