Garoñaren geldiuneari buruz

garona donosti 1986

 

Garoñaren geldiunearen aurrean, Eguzkik behin betiko, erabateko eta atzera eraginkortasunik gaberako itxiera exijitzen du.

Energia nuklearraren aurkako salaketa eta lan urte luzeen ondoren, Eguzkik Garoñaren geldialdiaren inguruan aipamen batzuk egin nahi ditu.

Alde batetik, geldialdi honek Garoñaren itxiera ekar dezake. Baina ez dugu ahaztu behar Gobernuak zein enpresa ustiatzaile berak, araudian aldaketak edota jardueraren berraktibazioa akordiatu dezaketela informazio horren publikotasunik eman gabe. Ez litzateke lehen aldiza izango Garoñaren funtzionamenduaren luzapenean gizarteari iruzur egin zaionik.

Bestalde, azken urteotan ideia ugari argitu edo azaleratu dira: bistakoa den arriskua, zentral desberdinetan gertatu diren istripuak kalte konponezinekin, zentral nuklearren segurtasunaren zalantza mundu mailan, etab.

Hala eta guztiz ere, gobernu espainiarra energia nuklearraren zein estatuko zentral nuklear guztien funtzionamenduaren jarraipenaren alde azaltzen da. Nola ez, Garoña barne. Aldiz, gizartean nola komunikabideetan itxieraren aldeko argudioak ezagunak ditugun arren, funtzionamenduaren jarraipenaren aldekoak ere badaude, batez ere, Nuclenor, Gobernu zein “lobby” pro-nuklearraren aldetik.

Gaur egun Garoñak suposatzen duen arriskuaren ondorioz, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak bezala nazioarteak ere hainbat baldintza ezartzen dizkio funtzionatzen jarrai dezan, baldintza horiek izugarrizko inbertsioa suposatzen dutelarik.

Inbertsioei dagokienez, esan beharra dago operazio hauek  burutzea guztiz antiekonomikoa dela. Alde batetik, Garoñari galdatzen dizkioten ikuskatze eta segurtasun neurri minimoen kostu altuagatik. Eta bestetik, ezinezkoa delako erreaktore batek pairatzen duen kalte, eta ondoriozko arriskua konpontzea. Beraz, erreaktoreek martxan jarraitzen duten heinean Garoñaren arriskua ekiditea ezinezkoa litzateke, nahiz eta beharrezkoak diren inbertsio guztiak egiten badira ere.

Hortaz gain, zentralaren bideragarritasun ekonomikoan zein gatazka fiskaletan oinarrituz, Madrileko Gobernuaren zein “lobby” pro-nuklearraren apustua errektoreak funtzionatzen jarraitzea dela salatu nahi dugu. Honek Garoñaren itxiera luzatzea suposatuko lukeelarik, bere gaineko jabetza beste enpresa bateri esleituz.

Garoñaren historiari erreparatuz, lehenengo generazioko zentral batez hitz egiten ari garela izan behar dugu kontutan, bere eraikuntzan zein erreaktorean akats larriak dituelarik. Gainera, Belgikako Doel zentral nuklearrean marka bateko (Rotterdam Droogdok Maatschappij) erreaktoreetan eman litezken arriskuak aztertu zituzten, bertan hainbat irregulartasun aurkituz. Garoñako, eta beste hainbat zentral nuklearretan dauden erreaktore berdinak alegia.

Garoñak funtzionatzen jarraitzeak (PP eta Nuclenor horren aldekoak direlarik) bere inguruan bizi diren milioi bat pertsona baino gehiago arriskuan jartzea litzateke. Gogoratu behar dugu, zentral honek 40 urte baino gehiago dituela, bere eraikuntza zein errektoreetan dituen irregulartasunetatik aparte.

Nuclenor jakitun da Garoñaren arriskuez. Eta, are gehiago, erreaktorean burutu beharrekoak dituen konponketez. Honek eraginkortasun eza zein produktibitatearen minimizazioak eragiten diote eta nola ez, hondamendi nuklear bat gerta liteke. Hala eta guztiz ere, zentralaren inguruko datuak ezkutatzen ditu,  jarrera mediatikoa bereganatzeko helburuz.

PP-ko gobernuaren aurrean, hau da, Garoñaren funtzionamendua luzatzearen aldeko gobernu baten aurrean, Eguzkik, berriz ere, zentral honetako arriskuak nabarmendu ditu. Istripu nuklear bat egoteko arriskuaren aurrean dagoen segurtasun eza, alegia. Berme faltaz eta gizarteari eragindako nahasketa edo engainuaz ari gara hitz egiten. Geldialdi bat behin betiko itxiera batekin nahastu dute, geldialdi eta itxialdi arteko hitz horiekin jolasten ari dira, bitartean Garoñaren funtzionamendua luzatuz. Hau da, geldiunea herriak Garoñarekiko duen ardura lasaitzeko besterik izan ez daitekeela salatu nahi dugu.

Garoña duela urte askotatik itxita egon beharko litzatekeen zentral bat dela deritzogu. Besteak beste zaharra, arriskutsua, bere premiarik gabekoa eta amortizatua delako. Eta ez soilik, guk horrela uste dugulako, baizik eta gizarteak exijitzen duelako. Beraz, berehala ixteaz gain, Garoñaren etorkizuna gizartearen esku uztea exijitzen dugu, soilik bera izango baita zentral honen etorkizunaren berme.

Hau guztia dela eta, Garoñaren itxiera behin betikoa eta atzera eraginkortasunik gabea izan behar dela deritzogu. Gure eskakizuna argia da, has daitezela zentral honen desegite plan bat diseinatzen berehala, eta zonalde horretan dinamizazio laboral berri bat burutzen.

Eguzkik azken 30 urteotan Garoñaren itxiera aldarrikapen berdinarekin borrokatu du, eta borrokatzen jarraituko du:

 NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude