Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz

Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz –

Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz eta gaizki ulertutako esaldi kriptiko-subliminalaz…

1833an dena modifikatu da Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (NABG) ezik. Zergatik??

Probintzializazio prozesua jadanik egina zelako 4 eremu hauentzat!

Jatorrizko dekretoa hemen: https://books.google.es/books DLql8C0r1hkC

Espainia osoan, lurraldearen probintzializazioa gauzatu da 1833an, aurreko urtetan airean egon ondoren.

Aurreko erresumak zatituz eta probintzializatuz DENA ALDATU DA…

Dena den, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari ez zaie aplikatzen probintzializazio prozesua, nunbait  prozesu hori aurretik gauzatuta zegoelako 350 urte lehenagotik!

Beraz, 1833an, aurretik probintzializatuta zegoena ez da ukitu eta ez da EZER ALDATU (eginda zegoelako).

 

Lehen adibidea:

Articulo primero: … división en… provincias… excepto las de Navarra, Alava, Guipuzcoa y Vizcaya que conservaran sus actuales denominaciones.

Bigarren adibidea:

Demarcación de los limites de las provincias de España…

– Provincia de Alava… sus limites son los mismos que tiene actualmente...

– Provincia de Guipuzcoa… sus limites son los mismos que tiene actualmente

– Provincia de Navarra… sus limites son los mismos que tiene actualmente...

– Provincia de Vizcaya… sus limites son los mismos que tiene actualmente…

 

Argi ta garbi, 1833an egiten dena Espainia osoan, jadanik egina dago Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat…

Dekretoan Espainiako probintzia guztien jatorri “politikoa” zehazten da. Hau da dekretoaren 2. artikuluaren laburpena, esaldiz esaldi. Komeni da hau ikustea osotasunean…

 

Bigarren Artikulua

Lehen esaldia

Andaluzia (Cordoba, Granada, Jaen eta Sevillako erresumak)

– Cordoba

– Jaen

– Granada

– Almeria

– Malaga

– Sevilla

– Cadiz

– Huelva

Bigarren esaldia

Aragoi (= Aragoiko erresuma)

– Zaragoza

– Huesca

– Teruel

Hirugarren esaldia

Asturiasko printzerria

– Oviedo

Laugarren esaldia

Castilla la Nueva (= Toledoko erresuma)

– Madrid

– Toledo

– Ciudad Real

– Cuenca

– Guadalajara

Bostgarren esaldia

Castilla la Vieja (= Gaztelako erresuma)

– Burgos

– Valladolid

– Palencia

– Avila

– Segovia

– Soria

– Logroño

– Santander

Seigarren esaldia

Cataluña (= Kataluniako printzerria)

– Barcelona

– Tarragona

– Lerida

– Gerona

Zazpigarren esaldia

Extremadura (= Extremadurako erresuma)

– Badajoz

– Caceres

Zortzigarten esaldia

Galizia (= Galiziako erresuma)

– La Coruña

– Lugo

– Orense

– Pontevedra

Bederatzigarren esaldia

Leongo erresuma

– Leon

– Salamanca

– Zamora

Hamargarren esaldia

Murciako erresuma

– Murcia

– Albacete

Hamaikagarren esaldia

Valenciako erresuma

– Valencia

– Alicante

– Castellon

Hamabigarren esaldia

??????????? (= ???????????)

– Pamplona (= Navarra)

– Vitoria (= Alava)

– Bilbao (= Vizcaya)

– San Sebastian (= Guipuzcoa)

Hamahirugarren esaldia

??????????? (= Islas Baleares)

– Palma (= Islas Baleares)

Hamalaugarren esaldia

??????????? (= Islas Canarias)

– Santa Cruz de Tenerife (= Islas Canarias)

 

Bigarren artikuluaren logika aldatzen da 12. esaldiarekin. Hasieran erabiltzen da formato dinamikoa, aldaketa adieraziz:

“abiapuntua –> ondorioa” (el reino de… se divide en…)

Bat batean, bukaeran erabiltzen da formato estatikoa, aldaketa gabekoa. Kasu honetan probintzien ezaugarriak ez dira aldatzen:

“hiri hau –> probintzia honen hiriburua” (… es la capital de …)

 

Artikuluaren estilo eta logika aldaketa ez da kasualitatea

—> Dekretoaren arabera badago NABG arteko jatorri politiko amankomun estrukturala. NABG “batera” aipatuak dira 12. esaldian. “Talde” propioa osatzen dute beraz.

—> Ez zaie bakoitzari aplikatzen Asturias/Oviedo logika.

Oviedo = 10,604 km2 eta 434.635 biztanle. Zenbaki hauek ikusiz aukera zegoen bi probintzia osatzeko Asturiasekin (Oviedo eta Gijon adibidez) bainan bakarra egin dute. Beraz printzerriak (erresumak) ez dira badaezpada zatitu behar, bainan bai probintzializatu behar dira jatorrizko izena galduz. Eta espreski adiarazten da “printzerria” probintzializatzen dela (3. esaldia). Hori gertatzen da NABGrekin?

Ez. NABG ez dira sartzen logika hontan. Ez daude Asturiaseko maila berdinean, bestela “banaka” espezifikatuko litzateke (reino de Navarra, señorio de Vizcaya adibidez). Bakoitza modu independientean aipatuko litzateke, ez taldeka. Eta ez dira aipatzen “jatorri” moduan, “ondorio” moduan baizik.

NABG ez dira beraz inundik ere jatorrizko 4 egitura independienteak. Probintziak dira, talde bat osatzen dutenak, bainan ez da zehazten “nundik” probintzializatu diren…

—> Ez zaie aplikatzen Palma/Baleares logika. Badirudi segitzen dutela logika berdina, bainan ez. Baleareak eta Kanariak “geografikoki” uharteak dira eta sujeto propio moduan tratatuak. Uharte moduan ere, perimetralki, aldaezinak dira. Sujeto propioak dira ezinbestean. Eta horrela izanik, bakoitzak merezi du bere esaldi propioa (13. eta 14. esaldiak). Bakoitzari errespetatzen zaio bere jatorria. “Uhartea” ulertu behar da “erresuma” moduan beraz.

NABG ez dira jatorriz uharteak. Ez dira justifikatzen geografiarekin. Beraz probintziak dira, bainan inongo jatorria izan gabe, uharteak ez izanagatik ez da zehazten “noiz” eta “zergatik” probintzializatu diren… Ez dago ezer…

—> Espainiarentzat, probintziak dira, ezinbestean, gobernutik eta dekreto bidez “sortutako” egiturak. Sortzen dira Espainiari interesatzen zaion prozesua baten arabera.

“Asturias”, berez ez da aldatzen, bainan bilakatzen da “Oviedo”.

“Baleares”, berez ez da aldatzen, bainan bilakatzen da “Palma”.

“Canarias”, berez ez da aldatzen, bainan bilakatzen da “Santa Cruz”.

Alegia, nahiz eta fisikoki ez aldatu, aldatzen dira izaeraren aldetik. Formalki insistitzen da probintzializazio prozesua ofizializatzeko. Eta, aldi oro,  bakoitzak bere esaldi propioarekin.

Hori ez bada egiten NABGrentzat izango da ez delako beharrezkoa, zeren formalki eta ofizialki JADANIK probintziak dira. Horrela ez ulertzeak suposatuko luke Espainiak ez dakiela zer egiten duen pentsatzea. Bainan Espainiak badaki oso ongi zertan ari den…

Dekretoan beraz, NABG, jatorriz, ez dira ez erresumak, ez uharteak. Bainan “zerbaiten” ondoriozko probintziak izango dira.

—> Bestalde, Nafarroari ez zaio ere deitzen erresuma. Erresuma guztiak aipatzen dira, espreski (Jaengoa adibidez) edo zeharka (Aragoikoaren zatiketa) bainan Nafarroakoa ez. Dekretogileen buruan, berez, Nafarroa ez da erresuma. Probintzia besterik ez da.

Bizkaiari ez zaio espreski deitzen jaurreria, nahiz eta Burgoseko probintziaren deskripzioan (inertziaz?) horrela aipatzen den. Nafarroaren kasuan bezala dekretogileek ez dute denbora galtzen dagoeneko probintzializatua den egiturarekin. Aurretik probintzia zen, orain ere bai. Aldaketarik ez…

Jatorria?

Beraz, NABGk badaukate talde berdinekoa izateko kontsiderazioa.

Badaukate ezaugarri amankomuna.

Badaukate jatorri amankomuna.

Berez, teorikoki, lehen “bat” zen “zerbait” zegoen, denborarekin 4 probintziatan zatitua, eta orain (1833) 4 probintzia hauek berresten dira besterik gabe.

BAINAN, NAHITA, ISILTZEN DA ETA EZKUTATZEN DA JATORRI HORI.

Alegia, nolatan ez du ezagutuko Espainiak probintzia hauen jatorria, are gehiago talde moduan naturalki aipatzen dituelarik? Espainiak badaki oso ongi probintzia hauen jatorria, bainan, dagoeneko probintzializatuak direlako, ERABAKI du jatorri hori ez aipatzea. Orduan NABG probintzializatu aurretik, zer? Eremu bakarra, eskualde bakarra, erresuma bakarra, estatu bakarra ? Zer zegoen “lehen” 4 probintzien tokian, JURIDIKOKI identifikagarria?

Erantzuna gardena:

Jatorrizko (XII. mendean) NAFARROAKO ERRESUMA ZEGOEN, modu injustoan progresiboki desmantelatua eta probintzializatua.

– Erresuma honen lurraldetasuna dokumentatua da.

– Erresuma honen aurkako eraso eta konkista progresiboak dokumentatuak dira.

– Lurralde ezberdinen okupazio injustoak dokumentatuak dira.

– Saiakerak lurralde hauek itzultzeko edo askatzeko dokumentatuak dira.

– Lurralde hauen gainean Espainiak bultzatutako NABGko probintzializazio prozesua goiztiarrak dokumentatuak dira.

Berez, horrela izanik, logikoki, dekretoak hori aipatu behar zuen:

Hamabigarren esaldia

Nafarroako erresuma

– Pamplona

– Vitoria

– Bilbao

– San Sebastian

(El reino de Navarra se divide/sigue dividido en las provincias de Pamplona, Vitoria, Bilbao y San Sebastian.)

 

Zergatik gauzak ez dira horrela idatzi?

Justuki ezkutatzeko konkisten errealitate injustoa. Nunbait Espainiak ez du asumitzen egindakoa. Isiltzen da datua eztabaidak ekiditzeko…

Horrela, alde batetik, ez bada “jatorrizko Nafarroa” (reino de Navarra ez da agertzen) aipatzen eta, bestaldetik,  “errespetatzen” badira “betiko” egiturak (NABG), Espainiak, modu merke batean, lortzen du, barrura begira, “bertakoen” (Euskaldunak) nolabaiteko unean uneko atxikimendua probintzialista (eta, ondorioz, foralista) eta, kanpora begira, nazioarteko “status quo”geopolitikoa (garai hartan oraindik gerla egiten da Alsazia-Lorenagatik adibidez).

Bainan lorpen handiena hau da: Euskaldunek gaizki ulertu dute esaldia.

Hego Amerikan eta Europa osoan zehar nazioak borrokatzen direlarik estatu propioa lortzeko edo berreskuratzeko, Euskaldunek, liluratuta “betiko” egiturekiko erakutsitako “errespetuarekin”, sortuko dute “7 lurraldeen” teoria probintzialista/forala anti-estatala propioa eta “jatorrizko Nafarroa”  eta bere konkista “injustoa” historiako katakunbetan utziko dute!!

Eta gainera, dinamika irrazional honetan “injustoak” (gaiztoak) Euskal matxinatuak izango dira orain!

Alegia, dekretoak nahita ezkutatzen du Nafarroako estatalitate historikoa, “betiko” 4 probintziak enfokatuz eta Euskaldunek, ez bakarrik ez dutela ezer ikusten (batzuk noski bazituzten interes partikularrak ez ikusteko), baizik eta hasten dira “7” lurralde historiko fantasma bilatzen!! Gaur egun arte!

Bide batez, jarrera honekin, Euskaldunek “likidatzen” dute Nafarroako auzia Frantziaren interesen alde ere bai! Auzo hori oraindik bizirik zegoen 1830 arte (roi de France et de Navarre). Nunbait Xaho berak, liluraturik, ekarriko du teoria probintzialista “iparraldera”, ordurarte han zeuden helburu nazionalak baldintzatuz: Nafarroako Kantzileria “handia” (Polverel) eta Euskaldun guztien departamendua (Garat).

Horrela, agur Nafarroako estatuaren problematikari!! Hemendik aurrera “barne arazoa” besterik ez dago!

 

LABURTZEKO

Dekretoak, modu aldrebestuan edo kriptikoan, aipatzen du:

Pamplona, Vitoria, Bilbao y San Sebastian son las capitales de las provincias de Navarra, Alava, Vizcaya y Guipuzcoa

espreski hori ez idazteko:

“El (territorio conquistado sobre el) reino de Navarra se divide en las provincias de Pamplona, Vitoria, Bilbao y San Sebastian.”

eta Euskaldunek hori ulertzen dute (!):

“Navarra, Alava, Vizcaya y Guipuzcoa son territorios historicos soberanos que se quedan sin cambios

Ikusi ordez konkistatutako erresuma bakar bat, lau zatitan banatua, ikusten dituzte lau erresuma “libre”, nola edo hala batu behar direnak!

Ondorioak

– Lehenik eta berehala borrokatuko dira Euskaldunak lurralde hauetan benetan “aldaketarik” ez izateko (galdutako gerla karlista/forala antzuak 1876 arte).

– Ondoren bilatuko dute formato bat inoiz batuak izan ez diren aipatutako alegiazko 4 lurralde berezi (gero 7) hauek koordinatzeko. Horrela joango dira teorizatzen “Zazpiak Bat”, “Euzkadi”, “Euskadi”, “Euskal Herria”… proiektu (produktu?) kontzeptualak orain ezagutzen ditugun eta inork asetzen ez dituzten emaitza instituzionalekin…

Bitartean Euskaldunak ez dira libratuko beste bi gatazka armatu formala pairatzeaz (Euzkadi 1936-1937 eta Euskadi 1968-2011).

Eta, gaur egun, covid garaian, 1833ko probintzialismoa inoiz baino sendoagoa dago NABGn…

Alternatiba

Beste moduan irakurri bagenu 1833an (El reino de Navarra se divide en...), benetan ibiliko ginateke orain “Euskadi edo EH” gora eta behera?

Pasatuko genuke denbora eztabaidatzen “zein da Euskaldunen herria? Zer da euskal nazioa gaur? Zerk ahalbidetzen gaitu esateko batzuk oraindik nazio berekoak garela mugaren gainetik? ”

Benetan emango genioke hainbeste garrantzia probintzia bakoitzari (Katalunian edo Galizian hori ez da inoiz egiten)?

Benetan esango genuke probintzia bakoitzak erabaki behar duela nahi duena?

Benetan onartuko genuke gaurko zatiketa negargarria?

Benetan izango genuke arazoa gure hiriburua adosteko?

Benetan banderen arteko gatazka asmatu behar genuen?

Benetan pasatu behar ginen gutxienez lau gatazka armatu formaletatik?

Benetan galduko genituen 200 urte ez aurrera ez atzera egiteko??

Benetan ospatuko genituzke kutsu orangistako “alardeak”?

Benetan ibiliko ginateke jakin gabe nola antolatu fundamentuz 1521koaren gogoratzea?

EZ!

Nafarroarekin, “Konkistatutako Nafarroarekin”, aspalditik Nafar abertzaleak izango ginateke 4 “probintzietan” eta “iparraldean” ere bai.

Nafarroarekin, diskurtso abertzalea koherentea izango litzateke denboran eta espazioan.

Euskal Elkargoa, dagoeneko Nafarroako Elkargoa litzateke “de France et de Navarre” leloaren haritik tiraka!

Espainian, autonomia zalantzarik gabe 4 probintzien artean antolatua izango zen.

Euskara izango litzateke ezinbestean gure hizkuntza nazionala (lingua navarrorum).

Iruñea hiriburu bakarra (esate beterako 1833an NABGko hiri handiena zen…).

Lurralde gatazka bakarra Errioxari buruz planteatuko litzateke (nolatan gure erregeak Errioxan lurperatuak?). Trebiño? Ez da aipatzen Burgoseko deskripzioan…

Mila urteko historia gure alde litzateke.

Justifikazioak Espainiak eta Frantziak eman behar lituzkete (zergatik konkista? noiz/nola pentsatzen dute egindako kalteak konpontzen? zertaz kexatzen dira, konkista gratis atera behar zela ala?…).

Nazioarte mailan, gatazka, konpondu ezean,  bizi bizia jarraituko luke… Ez geundeke inongo kasuan “barne arazo” baten testuinguruan…

Hau da beraz eskapatu zaigun esaldi kriptiko-subliminala:

 “El reino de Navarra se divide en las provincias de Pamplona, Vitoria, Bilbao y San Sebastian.” (1833ko arazoak 30)

 

Berreskuratu dezagun interpretazio hori ondorio guztiekin!

Espainia eta Frantzia orduan bai, hasiko dira kezkatzen…

Agur ” barne arazoa”, orain berriro dator “Nafarroako gatazka”…!!

1521-2021: EZ DA EZER BUKATU !!

Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz eta gaizki ulertutako esaldi kriptiko-subliminalaz…
Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz eta … Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz eta … Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz eta …

4 pentsamendu “Gogoetak 1833ko Espainiako probintzializazioaz”-ri buruz

  • Oliber,
    Bicain bethi beçala!
    Horixe da eguia. Eguia bakarra!

  • Oliber Foix Agerre 2021-02-01 15:18

    Eskerrik asko…
    Misterio handia da neretzat gauzak nola bideratuak izan diren ikustea…
    Hau izan daiteke explikazioneetako bat..

  • Osso ona da textu haur, Oliber, Mila esquer!!
    Lagun batzuequin compartitu dut eta hauec ere compartitu eta commentatu dutela erran drautate.
    Aurrera bethi la hostia!!!
    Alexandre

  • Oliber Foix Agerre 2021-02-07 12:47

    Milesker Alexandre!

    Badirudi nunbait, Espainiak modu konziente batean eraman gaituela foralismora… Gaur arte…
    Garai hartan, nazioarteko testuingurua ondo aztertuta, Espainia, alde batetik, bai ala bai “modernizatu” behar zen (probintziak) eta, bestaldetik, teknikoki pendiente zegoen Nafarroako gatazka likidatu behar zuen…
    Frantziak urrats interesgarria egin berri zuen bide hortan (Nafarroako errege titulua baztertu, 1830). Orain, Nafarroako estatalitatea estaltzen da NABGri enfoke berezia emanez… “Betiko” probintziak!!

    Nunbait Espainiak asumitu zuen gatazka militarra saihestezina zela (gerla nazionalak Hego Amerika, Grezia, Belgika, Polonian bezala edo ideologikoak Portugalen bezala).
    Beraz Madrilen lehenetsi da gatazka probintziala/forala sortzea, gatazka nazionala ekiditzeko… Edozein emaitza izanda ere, Espainiak fisikoki aldatu gabe jarraituko zuen…

    Kurioski errepikatzen da jokaldia betdina:
    1833an eta 1836an, behin gatazka militarra hasia delarik, orduan instituzionalizatzen da Euskaldunen eremua…
    1833.10.06: Santos Ladron de Zegamaren altxamendua
    1833.11.30: Probintzializazio dekretua

    1936.07.18: Francoren estatu kolpea
    1936.10.01: Euzkadiko estatutua

    Absolutoki ekidi behar da Euskaldunek bat egitea Nafarroak ematen dien legitimitatearekin.

    Saihestezina den gatazka aurreikusten delarik, Espainia aprobetxatzen da Euskaldunen kontzientzia kolektiboa baldintzatzen…
    Funtziona!
    Gaur egun, probintziak eta Euskadi dira Euskaldunen oinarrizko ezaugarriak!