Eusko Jaurlaritzak EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu

ejEusko Jaurlaritzako Kultura sailak V. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko emaitza nagusiak jakitera eman ditu. EAEko biztanleen erdia erdalduna da, %32 elebiduna eta %17a elebidun hartzailea. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azaldu duenez “euskararen erabilerak gora egin du apurka-apurka EAEko hiru lurraldeetan”.

Datozen hilabeteetan emango dute Nafarroako eta Iparraldeko datuen berri.

Eusko Jaurlaritzak EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Eusko Jaurlaritzak EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu”-ri buruz

  • Gaur, martxoaren 7an, Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularrak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Euskaltzaindiaren egoitzan. Fundazioaren izenean Antonio Damborenea presidenteak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Sinatze ekitaldian Alderdi Popularreko kide batzuk izan dira -Antonio Basagoiti eta Iñaki Oiartzabal, besteak beste- eta baita Euskaltzaindiko Andoni Sagarna eta Andres Iñigo ere.

    Hitzarmen horrek Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularraren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu. Besteren artean, euskararen normalkuntzarako proiektuak garatzeko lanean arituko dira, eta baita, Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularraren barruan edo beronen bitartez, Euskaltzaindiak euskarari buruz emandako arauak edo gomendioak hedarazteko.

    Antonio Damboreneak bere poza agertu du, eta ondoren Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak hartu du hitza. Euskara ideologia guztien gainetik egon behar duela esan du, “gure ondare kulturala da eta euskaldunak garen aldetik denok hartu behar ditugu geure gain beraren babesa eta garapena. Guztiok bat egin behar dugu inolako inolako alderdikeriarik gabe guztiona dena defendatzeko eta sustatzeko asmoz”. Ondoren, hauxe ere esan du: “Euskara euskaldunak elkartzeko topagunea izan behar da, batzeko erabili behar da eta ez elkarrengandik urruntzeko. Euskadiko Alderdi Popularrak ez dio uko egingo euskara defendatzeko eta sustatzeko konpromezuari, nahiz eta batzuk ez dagozkigun etiketak jartzen saiatu, Gaur hemen gaude horren adibide izateko, eta ziur egon gure kultura defendatu beharreko toki eta unean egongo garela”.

    Elkarlanaz mintzatu da Andres Urrutia, eta eskerrak emateaz gain, adorea eskatu du “aurrera egiteko eta bidean lankideak izateko. Alfer-alferrik izango dira gure arteko hitzarmenak, letra horiek zehazten ez badira ekintza eta egitateetan. Horien bila doaz gaur Euskaltzaindia eta Euskal Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra. Inor ahaztu eta gutxietsi gabe, guztiokin batera, euskarak eta euskalgintzak gu guztiok behar baikaitu”.

    Euskara bizirik dagoela esan du jarraian, eta ofizialtasunaz hitz batzuk esan ditu: “Euskararen ofizialtasunak badu, oraindik ere, zer jorratua eta zer landua. Abia gaitezen, pausoz pauso ibilbide horretan eta etor daitezen, gurekin batera beste erakunde eta gainerakoak, euskara eta euskalgintza abiapuntu eta helburu dutenak. Horretan -amaitu du- lagunduko du Euskaltzaindiak, horretan lagunduko dugu gaur sinatzen dugun bi entitateok. Hitz batez esateko, gure gizartea aurrera eramaten eta mundu zabalean gur irudia zabaltzen eta barreiatzen, besteek, aurkariak baino, lagun eta lankide ikus gaitzaten”.

    Hauek dira sinatu den hitzarmenaren ildo nagusiak:

    • Erakunde biek elkarren esku jarriko dituzte ikerketarako interesgarriak izan daitezkeen lan argitaragabeak, hala nola tesiak, edo bestelako lanak.
    • Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarri beren ikertze-funtsen ondarea erabiltzeko aukera eskainiko diote, bai eta, bereziki, beren artxibo eta bibliotekak ere. Biek beren argitalpenak elkarrekin trukatzeko mekanismo egokiak ezarriko dira, horrela zeinek bere bibliotekako euskal gaien funtsak sendotu eta osatu ahal izateko.
    • Argitalpenei dagokienez, elkarrekiko lana bultzatuko da, eta biek batera eginiko argitalpenei lagunduko zaie. Horretarako, euskararen inguruan sorturiko testuak ezagutarazteko ahaleginak egingo dituzte.
    • Lankidetza politika bultzatuko dute ikastaroak eta sinposioak eginez.

    Helburu hauek lortzeko, Fundazio Popularrak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dute, alde bakoitzeko kide banaz osatua.