Euskararen strip-tease bat (VII)

Jaurlaritzako langile euskaltzalez osatutako Tiraka taldeak euskaldun berriei bereziki zuzendutako kontaketa pertsonalen bilduma egin du. Hamar istorio pertsonal jaso ditu taldeak, eta ZuZeun argitaratuko ditu. Euskararekin bizi izandako pozak, tristurak…nahi adina nahastuz, pasadizoak, frustrazioak, ilusioak…

Peg52

(VII) Euskararekiko nire esperientzia

Portugaleten jaio nintzen eta euskararekin 12 urte bete arte izan nuen kontaktu bakarra zenbait hitzena baino ez zen, niretzat gaztelera zirenak: tener el cuerpo larri, sirimiri, buruandi, txakurra  eta abar. 12 urterekin aita zenak 48 bat urte zituen eta Euskalduntzen 1 liburua oparitu zidan, berak gehiago ezin ikasi  eta neronek euskara ikasi behar nuela. Ondoren beste hitz batzuk ere ikasiko genituen: presoak kalera amnistia osoa, Lemoiz gelditu, apurtu, Babcock Wilkox ez itxi eta abar.

14 urtekin institutura joan eta euskara ikasteko ikasle eta irakasle batzuk zuzendaritzari euskara kalseak kurrikuluaren barruan aukerako bezala jartzeko eskatu genien. Ordutegitik kanpo eta larunbatetan klase hartzera joaten ginen. Azkenean “euskaltzale” eta adinkide kuadrila bat egin genuen. Euskara gutxi jakinda ere “euskarantoan edo euskañolez “ aritzen ginen jo eta ke, gure harreman hizkuntza bakarra euskara hori bihurtu zen. Asko irakurtzen hasi ginen: Sarrionaindia, Aresti, Mirande; Atxaga, Urretabizkaia, JM Irigoien, Saizarbitoria, Irigarai… Euskadi Irratia egunero entzutea ere erabaki genuen. ETB ikusten genuen ahal genuenean. Zeruko Argia eta Anaitasuna irakurtzen genuen.

20 urterekin AEKn euskara eskolak emateko ditu ziguten kuadrila horietako batzuei eta bestea beste kontu bat da.

(Kultura Saileko  teknikari bat)

Zer duzu buruan “Euskararen strip-tease bat (VII)”-ri buruz