Sekuentzia planoari gorazarre

Sekuentzia planoari gorazarre –

florence - Sekuentzia planoa Sekuentzia planoari gorazarre

Florence and The Machinekoek sekuentzia-plano bakar batez konpondu dute euren azken bideoklipa:

Niretzat beti dute majikotik asko baino gehiago sekuentzia-planotan grabatu edo errodatutako ikusentzunezkoek. Alde batetik oso zailak direlako ondo egiten, plangintza zehatz eta sinkronizatua behar baitute eta, bestetik, nire aburuz bestelako teknikek baino hobeto pasarazten dutelako tentsio narratiboa.

Azken erakustaldirik nabarmenena, Alejandro González Iñarrituren Birdman izanen da, seguru asko, film horretan bata bestearen ondotik josita ageri baitira mordo bat

Sekuentzia-planoez dihardugularik, ordea, ez nuke aipatu gabe utzi nahi guztietan errege den Oson Wellesen Touch of Evil ikaragarri hura. Hantxe ohartu nintzen estrainekoz sekuentzia mota honen indarraz.

Hala ere, indartsuetan indartsuena, nire begietarako, True Detective teleserie honetan ikusitakoa.

Sekuentzia planoari gorazarre

Seriefiloa naiz.