Euskal Gaizkileak, Baztango Hilbeltzan

Euskal Gaizkileak, Baztango Hilbeltzan –

Euskal Nobela Beltza protagonista duen literatur jaialdia da Hilbeltza, aste betez Baztanen egiten dena 2015a geroztik. Gaur Beñat Hach Embarek zuzeukidea izanen da bertan, Euskal Gaizkileak podcasta mintzagai duela.

Euskal Gaizkileak, Baztango Hilbeltzan
Koldo Biguri itzultzailea, Arizkungo liburutegian.

Iazkoan, pandemia dela kausa galdu zuen presentzialtasuna berreskuratuta, herenegun hasi zen datorren igandean finituko den Ilbeltza, Massimo Carlottoren “Agur maitea, ikusi arte” liburua euskarara ekarri duen Koldo Biguri itzultzailearekin egindako solasaldiarekin; (H)ilbeltza Bekaren irabazlea. 

Gaur, Euskal Gaizkileak podcastaren barrunbeak irauli eta bertaratzen direnen begien aurrean jarriko ditu Beñat Hach Embarek zuzendariak, 19.00etan Anizko elkartean.

Aste hondarrean lehertuko da Euskal Nobela Beltzari eskainitako egitaraua: Ilbeltzaren 28an, ortziralez, “Marga Andurain abenturaren gurpilean” izango du mintzagai Ainize Madariagak Elizondon. Ilbeltzaren 29an, larunbatez, Beltzak Argitara mahai-ingurua izango dute Idoia Artxanko eta Koldo Almandoz, “Hondar ahoak” telesailaren arduradunekin (Elizondon 11.00etan); eta Itxaro Bordaren “Euri zitalari esker” liburuaren aurkezpena, Ane Gartziak gidatua (Erratzun bazkal ondotik). Eta ilbeltzaren 30ean, igandez, “Lubakietako oroiminak” itzulia egingo dute goizean, Iruritan abiatuta; eta “Gutun musikatua Victor Frankensteini” ikusgarria iluntzean, Ana Galarraga eta Pettiren eskutik (Elizondon).

Larunbatean, eta ohi bezala, bazkaria eta Susmagarrien Gaua ere egitekoak ziren, baina osasun egoera orokorrak baldintzatuta, bertan behera gelditu dira.

.

Euskal Gaizkileak

Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin batera ZuZeuk ekoiztutako seriea da Euskal Gaizkileak, lehen fikziozko podcasta. Beñat Hach Embarek (ZuZeu) eta Xabier Alkiza (Bieuse) bikotearen gidaritzapean eta Iñigo Etxarri (IN Estudioa) teknikari lanetan dela, zortzi dira orain arteko bilduma osatzen duten kapituluak.

Hementxe dituzu guzti-guztiak entzungai:

Euskal Gaizkileak, Baztango Hilbeltzan