[Euskal Gaizkileak] Belateko lapurrak

Belateko lapurrak –

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko, eta Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa ondoren. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia.


Belateko lapurrak

XIX. mende hasieran milaka eta milaka erromesek zeharkatzen dute Euskal Herria Donejakue bidea egiten. Konpostelara iristeko hamaika oztopo saihestu behar dituzte erromesek: mendi garaiak, animalia basatiak … eta bidelapurrak. 1809. urtean bidaiariei ikara berezia eragiten dien puntu bat sortu da: Belateko mendatea. Iruñera iritsi nahi duten askok igaro behar dute, eta, gaur-gaurkoz, gehiengoak bere dirua galdutzat eman dezake; hori, kasu onenean … askok bizia bera ere galtzen baitute bidean …

Kantua: Belateko lapurrak, Gauza Bat Deklaratzen, Oskorri. Eskerrak eman nahi dizkiogu Nacho de Feliperi orain arte publikatu gabe zegoen bertsio hau gure esku uzteagatik.

Bihotzez eskertu nahi dugu Mikel Taberna idazleak emandako laguntza dokumentazioa biltzerako garaian.

Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak.

zuzeu podcastpatreon.com/zuzeupod

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

Belateko lapurrak

ZuZeu Podcast

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude