[Euskal Gaizkileak] Bereterretxen heriotza

Bereterretxen heriotza –

Euskal Gaizkileak podcastaren kapitulu bakoitzean Euskal Herriko kriminal baten istorio odoltsua ekartzen dugu mikrofonoetara. Oraingoan XV. mendera egingo dugu atzera, Euskal Herria anai-arreben arteko gerra batean itota zebilen garaira: agramondarren eta beaumontarren artekora. Eta Zuberoa ez zen libratzen gudatik. Baxenafarroko zenbait familiak botere handia zuten Donibane Garazin eta Baionan, eta Luxe eta Beaumont leinuen aliantzari esker beste plaza bat eskuratu zuten: Maulekoa.

1440. urtean Luis II. Beaumontekoa izendatu zuten Mauleko gazteluzain… Larraineko Erramun Bereterretx zaldun agramondarraren kalterako. Oraindik ere bere heriotzaren inguruan jarraitzen dugu abesten.

Jantzi kaskoak, igo bolumena, eta egin gurekin atzera historian.

Bereterretxen heriotza

Ostegunero podcast berri bat argitaratu dugu, eta orain, hurrengo lauak mimoz prestatu ahal izateko, lau asteko tarte bat hartu beharrean gaude. Harpidetu eta entzun zure audio plataforman! Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

—————————

Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak.

Musikariei eskerrik handienak lan talde guztiaren izenean:

  • “Nauna Nauna Jin”. Hiru Truku taldearen kantua, Nafarroako Kantu Zaharrak albumetik hartua. Bixente Martinez, Joseba Tapia eta Ruper Ordorika.
  • “Bereterretxen Khantoria”. Lucien “Joa” Larraus musikariaren “Oihaneko Zühainetan” albumetik.

zuzeu podcast

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

Bereterretxen heriotza
ZuZeu Podcast

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude