Ongi etorri zirkura

Ongi etorri zirkura –

Ongi etorri zirkuraAtzokoa hauteskunde kanpainako ekitaldirik handiena eta garestia izanen da, seguruenik. Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko showaren helburua zein den ez dut erabat argi: memoria historikoaren tantoa eskuratzea edo frankismo alardea kalera ateratzea –faxismoaren mamua astindu behar baita hauteskundeak irabazteko–.

Helburua ez dakit, baina emaitza argia izan da: lotsa emangarria. Zuri-beltzean zein koloretan, frankismoa darie udazkenak ekarritako argazkiei. “Espainia oinarri sendodun demokrazia da” behin eta berriro bideo txatxuekin errepikatzen duen España Globalek lan nekeza izanen du, beste behin ere, Espainiaren irudia Francoren ipurdia bezainbeste zuritzeko.

Kataluniako herria basakeriaz kolpatu ondotik, estatu ehorzketatik gertu den ikuskizunera. Bandera eta lorez apaindurik atera dute diktadorearen hilkutxa. Beltzez jantzitako justizia ministroaren aurrean: ¡Viva Franco! Trantsizioaren irudi eman digute: PSOE frankismo zigorgabearen aurrean makurtuta eta isilik.

Ongi etorri zirkura!

zirkura

BARDO GORRI NAFARRA