[Euskal Gaizkileak] Itsaso zikin bat

Itsaso zikin bat –

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia. Pasa den astean estreinatu genuen seriea, “Berdabioko Atea” kapituluarekin.

Gaurko atala Martin Larralderi buruzkoa da. Martin Larralde ezaguna egin da Euskal Herrian. Lehenik, gertatu zitzaionaren inguruko bertso jarriek bizirik iraun dutelako; jarraian, Piarres Lartzabalek berari buruzko antzezlan bat idatzi zuelako, “Bordaxuri”; segidan Pantxoa eta Peiok bertso horiek abestu dituztelako; eta baita ere Joseba Sarrionandiaren lumatik eta Ruper Ordorikaren eztarritik entzun dugulako bere izena. Azkeneko hau besterik entzun ez duten askok ez dakite Plumaieneko premuaren historia. Histori latza…

Itsaso zikin bat

Ostegunero podcast berri bat argitaratuko dugu. Serieak zortzi kapitulu izango ditu. Harpidetu eta entzun zure audio plataforman! Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak ere Pantxoa Carrere eta Peio Ospital musikariei, batetik hain abesti ederra sortzeagatik, eta bestetik erabiltzeko baimena emateagatik.

zuzeu podcastSpotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

 

Itsaso zikin bat

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!