Muatzeko desgrazia

Muatzeko desgrazia –

Gipuzkoan garroteaz heriotzera kondenatu zuten azken gizasemearen istorioa kontatzen du honako kapituluak. Azpeitiko plazan akabatu zuten Joxe Frantzisko Tejeria, bere emaztearen eta alabaren aurrean. Juan Mari Zubizarreta, Azkoitiko Etxeberritxo baserrian jaiotako bertsolaria ere bertan zen. Eta gizon haren desgraziaz gaurdaino iritsi zaizkigun bertsoak idatzi zituen; bikainki abestu ditu Rafa Ruedak, kapitulu honetarako espreski. Aiako Muatz baserrian gertatu zen dena, eta herrian zauri sakona utzi zuen, gaur ere irauten duena. Heriotzak uzten duen lorratzari segi eta gertatu zena eta zitekeena kontatuko dizugu.

Igo bolumena. 

[Euskal Gaizkileak] Muatzeko desgrazia

Ostegunero podcast berri bat argitaratuko dugu. Serieak zortzi kapitulu izango ditu. Harpidetu eta entzun zure audio plataforman! Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu. Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak.

zuzeu podcastSpotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

euskal gaizkileak seriea

[Euskal Gaizkileak] Muatzeko desgrazia

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Zer duzu buruan “Muatzeko desgrazia”-ri buruz

  • Xabier Eskisabel 2021-09-02 19:22

    1982. urtean Urolaldeko Bertso Zaharrak kasette bilduman izan nuen desgrazi honen berri. Hamar urteko umea zen honentzako ziraragarria izan zen.

    Grabazioa eta kontakizuna bikaina da. Bikain!