Autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ dute

Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa

Hazte Oir elkarte ultraren artefaktu mugikorra Euskal Herrira heldu eta Nafarroako hiriburua protesten artean zeharkatu duela-eta, autobus transfobikoak emakume bat harrapatu du Iruñean” lerroburua irakurri dugu EiTB-ren atarian. ” Hazte Oir-en autobusak emakume bat harrapatu duen unea grabatu dute ETBko kamerek. Hanka batean hartu du min eta anbulantzian eraman dute”, dio berriak.

Transfoboen ekimenak kalapita galanta piztu du sare sozialetan ere, eta ehundaka mezuk jaso dute gertaera. Berria egunkariarentzako autobusaren etorrera jaso duen Ion Orzaizek, esaterako, “Istiluak Iruñean”, idatzi zuen txio batean: “autobusa Sarasate pasealekura sartu denean. Ostikoak eta kolpeak. Neska bat harrapatu du autobusak, azeleratzean“.

Ikusi neska zapaldua izan zeneko bideoa, Euskalerria Irratiko lagunek eskegia.

Baina norbere gaixotasunaren ikuspuntuaren arabera, mila modutara zabaldu daiteke berri bat. Hauxe duzu Hazte Oir elkarteko lehendakari Ignacio Arsuaga eta lagunen bertsioa, Intereconomiakoena. Ez dira alferrik adierazpen askatasunaren defendatzaile sutsuak, hau da, edozelan adieraztekoak:

Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa
Emakume batek Iruñean autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ zuenekoa

Zer duzu buruan “Autobus transfoboa `gurpiltrabatu´ dute”-ri buruz

  • Ni ez nago ezker honen alde eta esango nuke oso gutxi egongo direla. Jendearen iritziak debekatzeko badugu audiencia nacionala edo eliza katolikoa. Batzuk zein besteek askatasuna hil eta justizia bortxatu dute, ederki bizi gea baio dialektikoki hilda dago mundua. Guztia totalitaristek kontrolatzen dute eta gu herri xumea osatzen dugun don nadieok ezin degu ezer egin ze ezkerra ere faxismo hutsa da. Nik ezin dut gehiago egin.