Ondarroako uretan marrazo bat dabil

Ondarroako uretan marrazo bat dabil

Nola balea Getarian, marrazo erraldoi bat agertu da Ondarroako uretan. Ez dirudi hark piztu zuen jakinmina piztu duenik, baina ezin uka arrain ikusgarria dela, inondik ere.

Lea Artibaiko Hitzaren bitartez izan dugu sare sozialetan zabaldu den bideoaren berri (Pepe Badiolaren sinadura daramana eta herenegungoa da).Ā  Minutu eskaseko bideoaren bukaeran, 0.45″ etik aurrera, ondo ikusten da marrazoaren mustur ikusgarria.

“Marrazo erraldoia edo kolaioa (Cetorhinus maximus) ur gaziko arrain kartilaginosoa eta munduko bigarren marrazo handiena da, irakurri dugu Euskarazko Wikipedian, “Cetorhinidae familiakoa”.

Gure itsasoan aurkitu dezakegun arrainik handiena ere ba omen da. “Bizkaiko golkoan, behatzen diren marrazo erraldoiak 8-10 metroko luzera eta 5 tona inguruko pisua izan ohi dute, baina marrazo hau 13 metroko luzera eta 8 tonako pisua izatera irits daiteke. Kolore grisa izan ohi dute, alde bentrala kolore zertxobait argiagoetara jo dezakeelarik”.

“Tamaina hau izan arren, oso arraina baketsua da, baleen antzera itsasoko ura iragaziz elikatzen baita, eta guztiz kaltegabekoa da gizakiarentzat. Bizkaiko golkoan, XX. mendeko hasiera arte, askoz ugariagoa zen, eta gure arrantzaleek maiz arrantzatzen zuten. Gaur egun, bere populazioa nabarmenki jaitsi da, eta soilik ustekabean harrapatzen da”.

Ondarroako uretan marrazo bat dabil

*Kasu! Azaleko argazkian ageri den marrazo erraldoia ez da Ondarroakoa.
Ondarroako uretan marrazo bat dabil
marrazoa, ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude