Dylan eta Cortazar autoak saltzen

Dylan eta Cortazar autoak saltzen

Ez naiz Bob Dylanen musikaren fan sutsua, baina aitortu behar dut Martin Scorseseren “No direction home” dokumental biografikoak sortu zuela nigan nolabaiteko lilura bat edo, pertsona  likido eta kontrolagaitza iruditu baitzitzaidan, galdua ere bai tarteka, berea ez zen mundu batean.

Gaztarotik zahartzarorako bidean gauza asko alda litezke, bistan da, baina hala ere, krak egin dit zerbaitek dokumentaleko pasarte atseginetakoa zer eta ING direct bankua iragartzeko erabili dutela ikusi dudanean. Ba ote du Dylanek horren berri?

Ezin jakin Dylanek edota besterik gabe dokumentalaren jabetza duen ekoiztetxeak onartu duen, baina jakingo balu, ez litzateke halako zerbait egiten duen lehen aldia. Izan ere, honako iragarkia egin zuen Chryslerrentzat azken SuperBowlerako:

Honek guztiak beste iragarki bat ekarri dit gogora: Julio Cortazarren erlojuaren poema ederra (idazleak berak irakurria) Seat autoak iragartzeko erabili zutenekoa:

Mitomano(egi)a izan gabe ere, ez al du min egiten miresten dituzun artista eta artelanak banku edo auto ekoizleen zerbitzura ikusteak?

Dylan eta Cortazar autoak saltzen

Zer duzu buruan “Dylan eta Cortazar autoak saltzen”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-06-23 00:54

    Dylanek iragarki pila bat egin ditu: Pepsi, Victoria’s Secret, Apple, Cadillac, Chrysler, Super Bowl,