Eroski sigue contigo, baina gurekin ez

Eroski sigue contigo, baina gurekin ezEiTBren webgunean beste eduki baten bila nenbilela, “Eroski contigo” zioen esteka batekin egin dut topo. Hala, nirekin zertan ari ziren jakin nahian, klik egin eta www.eroski.es gunean sareratu naiz, bat-batean.
Nire baitako taliban txikia euskarazko bertsioaren bila abiatu da atoan (Eroski gurea izanik…), alferrik.
Izan ere, konfiantza eta gertutasuna iradoki nahi zuen hikaz idatzitako oharra ageri da hizkuntza aukeratzeko estekan ” Estamos trabajando para ofrecerte lo antes posible las versiones en catalán, euskera y gallego. Disculpa las molestias.” Hots, euskaraz bakarrik ez. Katalanez eta galegoz ere gozatu ahal izango dugu Eroskiz etorkizun batean. Noiz? Batek jakin. “Están trabajando”.
“Hortan” ari omen dira.
Euskaldunak ez gara aintzat hartzeko moduko bezeroak Eroskirentzat.
Beste aukera batzuk jorratu beharko ditugu, bada.
“Cuando terminéis con el trabajo”, abisatu, Eroski.

Eroski sigue contigo, baina gurekin ez

4 pentsamendu “Eroski sigue contigo, baina gurekin ez”-ri buruz

  • Erosqui lanpetuik! Ezin webgunea euskeratu. Con la roja gauza bat duk, eta con los rojoseparatistas, beste bat. Erosqui con la roja noski.

  • Eroskik egin behar duena da Oronak egin duena, Rspainiako merkatua bigarren maila batean utzi eta Europan eta munduan borrokatu merkatua zabaltzeko. Espainiarekin aritu nahi baina ezin, espainiarrek ez baitute euskaldun usaina duen guztia onartzen, eta beraz, ezin konpetituz dabiltza Eroskikoak.
    Hautsi kateak, izan zaitezte euskaldun, eta bila ezazue Europan!
    Utzi aldez aurretik hondoraturik dagoen itsasontzia. Itsasontzi horren izena: Espainia.
    (ondotxo merezia, gainera)

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-22 14:28

    “Espainiarrek ez baitute euskaldun usaina duen guztia onartzen”. Egunkaria eta gazte independentista askatuez gain, badakigu nolakoa den “el mal gobierno” (espainiarra). Eroskik badakigu, beste enterprise ia denek bezela (kapitalistak), nola funtzionatzen duen. Ona da eurak agerian jartzea, haien guganako arinkeriak aireratzea, eta baina kitto? Sorkuntza gabe ez dago herririk. Zuzeu, sortzearen ispilu, paradigma izan beharko luke, ez gure konplexuen atari edo plaza. Espainiarrak putakumiak, ke si esto y luego akello, ke si tal para paskual, alaitu gaitezen euskaldunak garelako, eta hortik zuzen independentzirantz. Eta badsakit holako gauzak gizarteratu egin behar direla. Muxuak. Gutxiyo falta da aske izateko,.

  • Ondo Klaudio. Proposamenik?