Demasa-ko eguna Bergaran Kilometroak 2016an

Demasa-ko eguna gaur Bergaran Kilometroak 2016an

Demasa-ko eguna gaur Bergaran Kilometroak 2016an

“DEMASA” da Bergaran gertatzen ari den Kilometroak 2016rako Aranzadi Ikastolak eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak aukeratu duten leloa.

Jaialdi mundiala antolatu ohi du Aranzadi Ikastolak, urtero, San Juan bezperan, ikasturteari amaiera emateko. “Mundiala da, gure ikastola”, abestu ohi dute ikasle, irakasle eta gurasoek elkarrekin, udari hasiera ematen dion jaialdian.

Espero dugu demasa eta gozatzeko eguna izaten ari dela gaurko Kilometroak 2016 egun eder eta eguzkitsu hau!

Ondo ibili!

Egitaraua

kilometroak11. GUNEA: IKASTOLA

09:30: Hasiera ekitaldia.
10:00: Zirkuitu irekiera.
10:00: Erronkaren aurkezpena.
10:00-18:30: Puzgarriak.
10:30: Moittuai taldearen emanaldia.
11:00: Erronkaren lehen proba.
12:00: Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia.
12:00: Omenaldia eta lekukoa ematea.
13:00: Erronkaren bigarren proba.
14:00-18:30: Irrien Lagunak.
19:00: Itxiera.

2. GUNEA: ESPOLOIA ETA ARRIZURIAGA

10:00: Oso fan taldearen emanaldia.
11:00: Iker Laurobaren emanaldia.
11:00: Erronkaren lehen proba.
12:00: Burun Danga taldearen emanaldia.
12:00: Blai-blai, Haurren basoa.
12:00: Oihal akrobazia.
12:30: Ipuin kontalaria.
13:00: Perlak taldearen emanaldia.
13:00: Erronkaren bigarren proba.
14:00: Eraul taldearen emanaldia.
14:00: Blai-blai, Haurren basoa.
14:30: Anariren emanaldia.
15:00: Oihal akrobazia.
16:00: Joseba B. Lenoir Gang taldearen emanaldia.
17:00: Imanol Ituño magoaren Magia parrastan ikuskizuna.
17:30: Sorkun-en emanaldia.
19:00: Itxiera.

3. GUNEA: LABEGARAIETA

10:00: Trialsin erakustaldia: FunBox factory.
11:00. Kometa taldearen emanaldia.
12:30: Autobus Magikoa taldearen emanaldia.
14:00: Emon taldearen emanaldia (Demasa Kilometroak 2016ko abestia zuzenean).
14:00: Trialsin erakustaldia: FunBox factory.
14:00: Bazkaria Erronkarientzat.
15:00: Oihan Vegaren Dj saioa.
15:30: Erronkaren errepeska eta finala.
17:30: Skakeitan taldearen emanaldia.

4. GUNEA: MATXIATEGI

10:00: Fan & Go taldearen emanaldia.
11:00: Erronkaren lehen proba.
12:00. Ze esatek!! taldearen emanaldia.
12:00: Asier Muniainen carver skate erakustaldia.
13:00: Erronkaren bigarren proba.
14:00: Doctor Deseo (euskaraz).
15:30: Fly Shit taldearen emanaldia.
17:00: Azkaiter Trioren emanaldia.
19:00: Itxiera.

5. GUNEA: AZOKA

10:00: 2zio taldearen emanaldia.
11:00: Erronkaren lehen proba.
11:00-13:00: Erraldoiak eta Buruhandiak.
12:00: Tio Teronen semeak taldearen dantza emanaldia.
13:00: Erronkaren bigarren emanaldia.
13:00-16:30: Herri bazkaria (Lurlan), 25 euro.
13:00-16:30: Herri bazkaria (Frontoian), 15 euro.
14:30: Aukeran taldearen dantza emanaldia.
15:30: Anje Duhalderen emanaldia.
17:00: Oxabi taldearen emanaldia.
19:00: Itxiera.

kilometroak

Kilometroak 2016 Bergara: Bideokliparen grabaketa >

Alfredo Gonzalez Chirlaquek konposatutako obra sinfonikoa, Maddi Iñarraren letrarekin. Bergarako Orkestra Sinfonikoa, Udal Musika Banda eta Aitor Garitano (bakarlari), Aranzadi Ikastolako ikasle eta irakasleen laguntzarekin ahotsetan >

Demasa-ko eguna gaur Bergaran Kilometroak 2016an

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

9 pentsamendu “Demasa-ko eguna Bergaran Kilometroak 2016an”-ri buruz

  • Pozten naiz jaiaz gozatu izateaz, baina…
    Zergatik jarraitu behar dugu kontzertatuari dirua ematen? Publikoak ez al digu nahikoa ematen edo ez dugu “besteekin” nahastu nahi?

    Gaur egun ikastolek bere eginbeharra bukatu dutelakoan nago. Posible da euskaraz, guztion artean eta publikoan ikastea. Eta bide honek berdintasuna bultzatzen duelakoan nago.

    Agur bat.

    • Peru Dulantz 2016-10-03 11:32

      Ikastolak “kontzertatuak” baino askoz gehiago dira, herri-eskolak dira, herritik herriarentzat sortuak, eta behar-beharrezkoak oraindik, tamalez.

      • Ikastolak “kontzertatuak” baino askoz gehiago direla diozunean, ulertzen dut publikoak ere badirelako ikastola batzuk… eta hala da.
        Eta behar-beharrezkoak direla diozunean arrrazoi pisutsuren bat ematen baduzu agian ulertuko dut.
        Bestela, eskola publiko euskaldun batean kontzertatuan bezain beste eta gehiago egin daitekeelakoan nago. Eta gehiago diot kultura-aniztasun gehiago dagoelako (horrek dakarren aberastasunarekin) eta ez delako batere elitista (edonor matrikulatu daitekeelako trabarik gabe, ez besteetan bezala).

        Beste agur bat,

        • Peru Dulantz 2016-10-04 08:04

          Alabaren notetan, 6 urte zituela (Lehen Hezkuntzako 1. maila): “Gaztelania hizkuntza: gutxiegi. Oharra: Gaztelaniaz gehiago hitz egin behar du.”

          Euskal eskola publiko izenekoan gertatu zen hori. Ez dut uste ikastola batean gauza bera gertatuko zenik, besteak beste.

          • Ez dut uste pisuzko arrazoi bat denik, gauza puntual bat ez ezik. Niri Ikastola kontzertatu batean zaplastekoak eman izan dizkidate arrazoirik gabe. Eta ezin izan dut ezer ere ez egin.
            Nire ustez diru publikoak kontzertatuak finantziatzeko arrazoia izateko argumentu pedagogikoak / linguistikoak egon beharko lukete eta ez daudelakoan nago. Gaur egun eskola publiko batek erabaki dezake erabiliko den pedagogia baita hizkuntza ere eta gurasook inplikazio mailarekin gauza asko egiteko badugu.

            Huskeriek edo anekdota puntualek ez dut uste debatea aberasten dutenik.

            Hirugarren agurra eta akaso azkena…

        • Ikastolak Euskal Herriko 7 lurraldeak artikulatzeko tresna dira. Ikastolen elkarteak lurralde guztietako ikastolak hartzen ditu bere barne. Honako hau webgunetik hartua da:

          http://www.ikastola.eus/erakundea/ehi

        • Zer da zuretzat elitista izatea? Adibidez, batxilergoa euskaraz ikastea? (ikastetxe publikoetako ikasle batzuk, baldintza batzuk betetzen dituztenak, salbuetsita daude euskara ikastetik). A eredua ez eskaintzea elitista da?

          • Euskalduntzearena, esaterako. Herri eta hiri ez euskaldunetan, zeinek egiten du gehiago euskararen alde? Euskal familiako haurrak (edo euskararekin kontzientziazio handia dutenak) hartzen dituen ikastolak ala jatorri guztietakoak (euskaldunak, ama hizkuntza gaztelera dutenak, atzerritar jatorriko eleanitzak…) hartzen eta euskalduntzen dituen eskolak?
            Batxilergoan ikasle bat euskara ikastetik ez da egoten salbuetsita, baizik eta kalifikatzeaz salbuetsita ( eta oso kasu berezietan izaten da, etorri berriak etab.).
            Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren jaia Hendaian izan da aurten…

  • Publiko, pribatu…hezkuntza sistema propioa.
    Testuingurua kontutan hartuta.

    https://www.youtube.com/watch?v=jYFx3LukLFE