[Barretartia] Besarkada motak

[Barretartia] Besarkada motak –

[Barretartia] Besarkada motak

«Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan da nire bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki nuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea».

Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974)

.

[Barretartia] Besarkada motakUdaberriak odola aztoratzen digu, baita haserrealdietarako ere. Udan, gauzak goxatu egingo ditugu oporrak ditugulako, eta besarkadez hitz egingo dut. Izan ere, mota desberdinak daude. Gainera, besarkadak ematea gure osasunerako oso ona da, denetarako balio dute eta: arteria presioa jaisteko, estresa saihesteko, autoestimua igotzeko, zelulak gaztetu egiten ditu! Tarte honek bezala, alegia!

Galdera: Asko besarkatzen duzu? Egunero zenbat? Nori? Zuk nolako besarkadak ematen dituzu?

Besarkada ortodoxoa. Lepotik elkarren besoak pasa eta burua elkarren ondoan jartzen ditugunean. Besarkada honek segundu batzuk eskatzen ditu. Agurretan eta berriz elkartzean ematen da, adibidez. Zorionez, horrelakoak ematen dizkiogu elkar alaba eta semeak.

Dantzako besarkada. Dantzan “lentak” edo “al agarrau” egiten dugunean. Aitortu behar dut nik aspaldian ez dudala modu honetan dantzarik egin, baina ai, nire gaxte denboratan! Usurbilera Akelarre etortzen zenean hor egoten ginen denak zain noiz kantu mantsoak hasiko! Mutilak binaka etortzen ziren dantza eskatzera (bai, mutilak etortzen ziren) eta gustuko zenuenarekin bazeuden… zerua. Baina ai! Hain gustuko ez zenuenarekin egiten bazenuen, Eperraren estrofa guztiak luze egiten zitzaizkizun! Eta gero dantza egiteko moduak, batzuetak konpasa bezala egiten zuten, beste batzuk salto txikiekin, eta beste batzuk, erritmorik gabe.

Besarkada ligth-a. Pertsona hainbeste ezagutzen ez dugunean edo lotura handiegirik ez daukagunean ematen dena da. Besarkada honek ez du segundu pare bat baino gehiago irauten eta aldamenean esku-zarta arin batzuk ematen ditugu. Bestetik, kasu honetan buruak ez dira elkartzen. Gogo gabe ematen den besarkada, bakoitzak metro bateko distantzian dagoena. Masailak ikutzen ez diren muxu horiek bezala.

Aldameneko besarkada. Aurrez aurre jarri beharrean, aldamenean jarri eta besoa elkarri sorbalda edo gerritik pasatzen dena da. Oso praktikoa, maitasuna adieraztean gain, oinez ere ibili zaitezelako. Alde txarra ere badu, ordea. Izan ere, hanka pauso desberdina baldin baduzue, deserosoa gerta daiteke. Hau da, batek pauso bat ematean besteak bi eman baditu…

Hartz besarkada. Norbaitek izugarrizko indar eta intentzioarekin ematen dizun hori, altxa eta guzti egiten dizuna, baina zuk erantzunik ematen ez diozunean. Hortxe geratzen zara txotxongiloa bezala, edo hartzan harrapatutako harrapakin bat bezala. Hartza konturatzen denean ez dagoela erantzunik, bientzat nahikoa deserosoa izaten da.

[Barretartia] Besarkada motak [Barretartia] Besarkada motak
Barretartia, besarkadak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude