Baztango indigenak Aroztegia proiektuaren aurka
Baztango indigenak Aroztegia proiektuaren aurka (bideoa):
Baztango indigenek Ama Lurra defenditzeko deia zabaldu dute bideo labur batean bidez egindako mezu honetan; eta apirilaren 23an, Elizondon, Aroztegiaren proiektuaren aurka antolaltu duten manifestazioan parte hartzera ere deitu dute.
Aurretik ere, Lekarozeko Aroztegiaren proiektuak eman du zeresana, Baztan eta Nafarroan ez ezik baita ZUZEUn bertan ere:
- “Porlan erdalduna” (Pakito Ganbelaik, 2016ko martxoaren 13an).
- “Aroztegiko fantasiak guardasola eta josteko makina juntatu zituenekoa” (Santi Leonek, 2016ko martxoaren 16an).
- “Eta gero zer? (Lekarozeko Baztan D´or)” (Pakito Ganbelaik, 2016ko apirilaren 8an).
Ez dakit ze emaitza edukiko duen, gauzak helburu konkretuak bilatuz planifikatu behar dira, ez mugitu mugitzeagatik.
Baina pozten nau jendea mugitzeak, guk ere hemen Gipuzkoan zerbait egin beharko degu, ze Baztangoa hemen ixil ixilik daukate medioetan eta alderdi guztiek.Kontutan hartu behar dugu, Galesko neurriak adibidez kontutan hartu beharreko zerbait dira, Baztanen gertatzen ari dena EH osoaren etorkizuna besterik ez da.Mega hiri handi bat egin nahi dute EHn, eta ez gure semealabekin populatua.
Ze arraio pintatzen du “palestinar” batek Baztango indigenen artean?
Bada, azentu frantsarekin hitz egiten duen “baztandarrak” berbera pintatzen du. Erridikulo egiteko gogo ikaragarria. Aroztegiaren kontra hori baldin bada hartu behar dituzten neurrien etsenplu bat, baztandarrek jai daukate. Hamas-i laguntza eske joan beharko dute.