Porlan erdalduna

Porlan erdalduna

Porlan erdaldunaPorlanak idiosinkrasia dauka. Porlanak elea dakar. Gutxi batzuentzat dirua sortzen badu, porlanak nazio bat erdibitu eta txikitu dezake. Porlana estalpe goxoa ematen duen etxea izan daiteke, edo gure herria odolustu eta zatitu duen Abiadura Handiko Trena. Gure herrialdeko errepideak egiteko balio dezake, edo gure herrien arteko bideak erretzeko.

Lekaroz dago orain sosa batzuen jo-puntuan. Nonbaiten irakurri dudan bezala, Baztan D´orren Biltzarra osatu nahi dute Lekarozen, “Ciudad de Vacaciones”. Porlanaren idiosinkrasian erreparatu beharrean nirean zentratuz gero, askotan nabaritzen dut Asiskoren marrazkiek primeran eta berehala jasotzen dutela askok buruan biraka daukaguna. Bere hausnarketa eta umoreaz gaindi, stablishmentarena ere ulertzen dut, ez pentsa; errauskailu bati Zabalgarbi izena jartzea txiste bikaina iruditzen zait. Tumatxa. Psikodelikoa; baita apologiakoa ere.

Geroa Bai-ren “entorno”-ak klase altuen interesak babesten ditu: Gipuzkoan aberastasun handien zerga kentzean, Bizkaian etxebizitza garesti gehienak Ondare Zerga ordaindu gabe mantentzean, Araban Barroneko urtegiaren bueltan; eta Nafarroan, esaterako, Lekarozen ospatu nahi duten Baztan D´orren Biltzarrean. Aldaketa ez da erraza izango lauen artean, katramila eta kalapita soberan izango da; baina herri bat horrela hankaz gora jartzea ez da zilegi. Ezin da aldaketa kontzeptuaz jabetu ondoren hain maleruski jokatzeko; hori erregimenarekin ere egiten zen. Geratu astakeria hau, itoko gara bestela.

Paisaia ez da izorratua den bakarra. Zabalgarbiko keak arnasguneak izorratzen ditu, baina porlanak ere bai.

Porlan erdalduna

13 pentsamendu “Porlan erdalduna”-ri buruz

  • Pat Garrett 2016-03-12 13:17

    Gehiengo politiko/sozialen abala izateak ba ote die ematen zilegitasunik giza eskubideen urraketa eta etnozidioa gauzatzeko? Zer maila du ekintza horrek indarkeriaren eskalan? Eta zer-nolako jarrera izan behar dugu euskaldunok horren aurrean? Akaso amore eman behar dugu gure desagerraraztearen aurrean? Edo bidezkoa dugu erantzutea? Nola? Zer indarkeria-mailarekin?

  • Patt Garrettek esan duen bezala, ETNOZIDIOa da, ez gutxiago. Geroa Bai bere gain konfidantza jarri duen askoren esperantzak zapuzten ari da egunez egun euskal izateari kalte besterik egiten ez dioten erabakiak hartu eta bultzatzen.

    Norbere aberria saltzea diruaren truke: gazteleraz badago “vendepatrias” hitza, euskarak hitz honen baliokidea behar du bere desagerpena dirua egiteko edo edonolako probetxu egoista ateratzeko aprobetxatzen duten horiei (ez direla gutxi) aurpegira botatzeko. Proposamenik?

  • Batak diruari dioen maitasunarengatik herria hankaz gora jartzen du, besteak, ordea, kolektibo jakin batzuei mesede egiteko gizartea hankaz gora jartzen du.

    Betiko alderdi “abertzaleekin” jai daukagu!

  • Euskal herrian “transizioan” PSOE ren helburu garrantzitsuena udaletan “urbanismo” saila kontrolatzea zen, eurek esana publikoki. Izan ere bazekiten FRancoren esperimentua eta gero herri hau suntxitzeko bide zuzenena demografia dela.
    Herri txiki bat handitzen joatean eta hiri bihurtzean PSOE koa billakatzen da, IKASTOLAK eta EITB bezela , URBANISMOA arma estrategikoa dugu lagunak.

    Tamalgarria da, herri batean, politikari batek ” herri honek 20.000 biztanlera iritsi behar du” dionean, inork ez galdetzea “zergatik??” “noren interesak defendatzen dituzu?, gureak ez, biztanle hoiek ez dira ta gure semealabak izango”

    Eta beste aldetik gure herria defendatu beharko luketeen alderdi abertzaleek, urtetan urbanismoa pixkat kontrolpean mantendu zutenak, 2005 ingurutik urbanismo basatira apuntatu dira, eztakit epe laburreko bisiogatik ote den, eta alderdientzat finatziazio bila (badakigu nola doan asuntoa), edo herriak DESEUSKALDUTZEn kolaboratu nahi duten.

    Gauza da, URBANISMO Euskal Herriaren aurkako arma estrategikoa da, eta Kataluinan bezela PUJOL tarrekin, hemen ustelkeria eta zaborra ixilik mantenduko komunikabideek , EITB, noizbait Independentzi bidean egon harte, orduan politikarirenbati presionatzeko (ziurrenik PNV koa) kaka guztia aterako dutelarik.

  • Gales en gobernuan haiek daude, Hemen agintean etsaiak ditugu, eta gure alderdien larruz jantzitako etsaiak ere.

  • Lekarozko udala, NAZKA hematen didazue.

  • lekaroz kaka 2016-03-13 12:51

    Lekaroz en ere askotan gu gara okerrenak, baserritar bat bano gehiago eskuak igurtzen egongo da bere lurrengatik diru pixka bat ordainduko diotelako ( gero milloiak promotoreak noski).
    Azken finean, etsaiak ditugu gobernuan, ta gutako asko saldu batzuk gara, erosteko errezak eta duintasunik gabeak

    LEKAROZ, ja!!

    • Pat Garrett 2016-03-13 19:28

      Kontu honen inguruko erabakia ez litzake egon behar delako administrazioaren baitan, eta soilki lekaroztarren baitan ere ez, zeren giza eskubide batez ari baikara, eta euskaldun guztiok gara horren subjektuak.

  • STOP LEKAROZ 2016-03-13 12:59

    Gelditzen saiatu behar gara, eta ezin badugu jaunak, arma berri bat sortu dezakegu.
    Dokumentatu ezazue LEKAROZ gaur nolakoa den, erreportai txiki bat bizilagunekin eta dena laburbildu dezakeen argazki esangurtaxu bat.Gero nola bilakatu den, diferentzia erakustsiz eta kalean jendean entrebistatzearakoan zenbat euskaldun dauden KOLONIZAZIOA eta gero.

    Publizidade birala izan daiteke.

    ISRAELGO KOLONIAK BEZALA LEKAROZKOA KOLONOEN KOLONIA BAT IZANGO DA.

  • STOP LEKAROZ 2016-03-13 13:03

    Nafarroa bai , blablabla LEKAROZ!!
    Nik beti LEKAROZ botako diet aurpegira.

    Lekarozko udalak nahi badu atzera bota dezake

    Gainera hordua da hemen GALEs eko moduko legerenbat edukitzeko, Españiak hala
    kartak mahai gainean jarri eta bere pupiloak erditik kenduta kolonizazioan nor dagoen interesatuta zuzenean ikusiko genuke.

  • Hemendik politikariekin “gure” politikariekin zerbait egitea okurritu zait, “gureak” diren bakarrak PNV da Ezker Abertzalea direla gogoratu naizen harte.
    Etnozidioa hoiei bost axola, PNV k espaniarekin kolaboratzen du, eta E. Abertzaleari ” ETNO, herri, nazio” hitzak bost ajola, Lekaroz gutxienez PODEMOS eko espaniarrez betetzen bada.