Eta gero zer? (Lekarozeko Baztan D´or)

Eta gero zer? (Lekarozeko Baztan D´or)

eta gero zer?“Aroztegia… eta gero zer?” taldea sortu zen Baztanen duela hilabete gutxi. Aste honetan bertan izan dut haien berri (barkatu nire ezjakintasuna), eta beren blogean nabigatzen ibili naiz. Ea argudio zerrenda hau irakurri ondoren, manifestua sinatzera animatzen zareten. Laburbilduz:

  • 750 biztanleko populazio-gune berria sortuko luke proiektuak. Baztango lurraldearen antolaketarekin hautsiko litzateke, eta bertako garapen eta bilakaera arrunta baldintzaturik gelditu. Lekarozek gaur egun 300 biztanle dituela esan behar da, eta Baztanen 15 herri daudela eta 7800 biztanle.
  • 2001eko zentsuaren arabera Baztanen 850 etxebizitza hutsik zeudela kontuan hartu behar da (etxebizitzen %22), eta momentu hauetan Babes Ofizialeko Etxeak desklasifikatzen ari direla merkatu librean saldu ahal izateko.
  • Proiektuaren atzean Inmobiliaria-Caixa Galicia eta norbanakoak daude, baita UPN eta Geroa Bai alderdiak ere.
  • Iruñean, Geroa Bai Salesianoseko egitasmoaren kontra agertu da, hau espekulatzailea dela argudiatuz, baina Baztanen Aroztegia bultzatzen dute. Udaletxearen erabakiaren berri jakin eta gero, Lekarozen egin zen herri galdeketan %67 birkalifikazioaren kontra agertu zen (%26 alde, %7 zuri).
  • Birkalifikazioa Baztango Udal Planaren “aldaketa puntualaren” bidez egiten ari dira, baina prozedura egokia Udal Planaren “berrikusketa” litzateke, aldaketa honek Udal Planak lurraldearen egitura orokorra eta organikoari buruz ezartzen dituen irizpideak aldatzen baititu.
  • Udal Planaren arabera eraiki ezin den lurretan eraikiko litzateke: baso-lurretan, %10eko malda baino gehiago tokietan, tontorretan,
  • Bide publikoak hartuko lituzke
  • Egitasmoko lur zati bat “erabilera publikoko” mendia da, eta, haren erabileraren aldaketa egiteko eskumena Nafarroako Gobernuarena da
  • Golf belagien bideragarritasun eskasa, eta nekazal ingurunean duten eragina. Ur-beharra, lur-azpiko uren kutsadura, pestiziden erabilera, ongarri kimikoak… Gaur egun Lekarozek ur-hornidura arazoak dituela…
  • Egitasmoko lur batzuetan sutea egon zen 2005ean, eta, lur horien erabileran aldaketa egitea salbuesten du
  • Egitasmo hauek ez dute balio enplegua sortzeko. Enplegu bakarra eraikuntza aldira mugatzen da, eta, promozio handiak direnez kanpoko eraikuntza enpresek egiten dute
  • 2010eko ekainean POT2a onartuko da, eta, horren arabera, helburu partzial gisa etxebizitzen eraikuntza duten golf egitasmoak ez dira onartuko
  •  Informazio publikora aurkezturiko espedientean, espedienteak berak aipatzen dituen txostenak falta dira.

Apirilaren 23an, manifestazioa. Eman zure atxikimendua.

Eta gero zer?

6 pentsamendu “Eta gero zer? (Lekarozeko Baztan D´or)”-ri buruz

  • Badirudi euskarari eta euskal komunitateari egingo dien kaltea aipatzea tabu bilakatu dela dagoeneko.

    • Zurekin guztiz bat nator Pat. Indarra galdu dugu euskal herritarrok, eta gero eta gutxiago izan gutxiago inportako diegu alderdiei.Galesen ere demografia horrela aldatzea legez kanpokoa da, hemen aldiz alderdi politikoak, gureak ere demografia era izugarrian aldatzen diardute zer nahi dugun galdetu gabe eztabaida hori TABU bat bihurtu dutelako.
      Eta beste aldetik hau bezelako teatroak: https://zuzeu.eus/euskal-herria/bai/
      Euskaldunok ameriketako indioan bezelaxe %3 a amaituko dugu izaten, eta hori bultzatzen dutenak gero galdeketa txoroak proposatzen dizkigute, hori bai, euskera eta gure herri eta kulturaz ezerrez, ta “si me apuras”, kultura latinoa, española eta mezkitak izango dira laster bozkatzailei eskeini beharrekoa.

  • Pakito Ganbelai 2016-04-11 12:10

    Arrazoia duzu, sheriff txit goren horrek. Taldearen blogean ez zegoen zerrenda horretan, behintzat. Ez dakit irakurriko zenuen, baina egin nuen idatzi txiki bat pasa den hilean euskara ardatz hartuta. https://zuzeu.eus/euskara/porlan-erdalduna/

    • Pakito Ganbelai 2016-04-11 12:13

      Barkatu, orain ohartu naiz eztabaidan parte hartu zenuela 😉

  • Araba d' Or 2016-04-11 20:18

    Azkenean euskal komunitatea ehun biztanle baino gutxiago duten Arabako herrixkeetara joan beharko da bizitzera inork molesta ez dezan

  • Oso polita argazkia. Ez dot atzerritar bat bera ere ikusten.
    Norbaitek azaldu dezake nolan milaka hirugarrenmundutar ekarrita, plataforma horrek daukan negoziaketa boterea idartuko dan?
    Ikusten dodana da, Martin baserritarrak okela halal moduan erabiltzearen partaideak igongo direla. Edo ta batxata ekitaldia aurkitzea batazdarren biltzarran.