Basauriko espetxeko hormak dio: AMNISTIA

amnistia

Iratxo Margolariak izenpean dozena erdi lagunek Amnistia hitza marraztu dute Basauriko kartzelako horman. Bereziki Aitzol Gogorza gaixotasun larriarekin dagoen presoa oroitu dute iratxoek. 

Basauriko espetxezainek sorpresa handia hartu zuten larunbat goizean. Iratxoz jantzita, kapela, tiranteak eta galtzerdi luzeekin, lagun batzuk di-da batean AMNISTIA, AITZOL EUTSI GOGOR! ANIMO! idatzi zuten letra handiz kartzelaren horman. Aldarrikapena zabaltzen jarraituko dutela diote iratxoek bideoan eta spray-en bidez hori egitera gonbidatu dute jendea. Euskal preso politikoen askatasunaren aldeko mezuak idazten jarraituko dutela adierazi dute iratxo margolariek. “Sentitu, pentsatu, antolatu” leloarekin amaitzen da ekintzaren bideoa.

(jatorrizkoa: BorrokaGaraia blogetik)

amnistia, ekintza, espetxea, euskal, iratxoak, kartzela, presoak

3 pentsamendu “Basauriko espetxeko hormak dio: AMNISTIA”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude