2035. urterako euskal estatua iragarri dute Errusiako nazioarteko adituek

283_0.995310001358762662_eu2030b

Europako estatuen mugak non marraztuko ditugu 2035. urtean? Errusiar adituek ariketa hori burutu dute, CIA eta GRU zerbitzu sekretuen dokumentazioa eta “beste iturri batzuk” irakurriz. Euskal Herriak ere estatua izango du balizko egoera horretan.

PTC Serbiako irrati-telebista etxeak bota zuen albistea: Errusiako nazioarteko aditu talde bat 2035. urteko estatuen Europa berriak nondik nora jo dezakeen esatera ausartu da. Zabaldu dituzten mapetako batean, Europa mendebaldeari dagokionean, Euskal Herriak bere estatu propioa du. Eta, ez hori bakarrik, errusiarrek euskal mugak  inoiz baino zabalago marraztu dituzte, Akitaniako Landak eta Espainiako Kantabria eta Gaztela barne. Akatsa? Ezjakintasuna? Nafar erreinua gogoan?

Errusiar aditu hauen futurologia ariketa gustura entzungo lukete beste nazio batzuetako independentistek ere. Aldaketa hauek ere iragarri dituzte, esan bezala, AEBko CIU eta Errusiako GRU zerbitzu sekretuen dokumentuetatik ondorioztatuta:

  • Katalunia independientea
  • Irlanda batua
  • Eskozia independientea
  • Herbehereak eta Flandria batuta
  • Valoniar estatua
  • Italiaren banaketa
  • Korsikar estatua
  • Sardiniar estatua

Europa mendebaldetik haratago ere muga aldaketak iragarri dituzte, hemen ikus ditzakezu.

(via @edulartzaguren, @asierblas)

adituak, Errusia, Europa, Euskal Herria, mapa, Mugak, Mundua, politika
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “2035. urterako euskal estatua iragarri dute Errusiako nazioarteko adituek”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2013-01-21 17:29

    Wikipedia, Word Paint eta vodka barralibrea.

  • Iñaki Larrañaga
    Iñaki Larrañaga 2013-01-21 17:54

    Zure tesiarekin bat egiten dut, kar, kar. Baina, hedabideek jarri diete “nazioarteko aditu” etiketa eta “CIA eta GRU” aipamenak ere sekulako xarma ematen dio. Zenbateraino den egia? Auskalo. Nik oraintxe sinatuko nuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude