Asteburu honetan: Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin –

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika RZ sortarekin jarraituko dugu, gaurkoan Oshawa ogia edo pastela tipularekin RZrekin. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gari sarrazeno irina
  • gatza
  • ura
  • tamaria (soja saltsa)
  • olioa
  • tipula bat

Errezeta

  1. Masa edo orea egiteko, bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura hotza bota eta nahasten joan, masa likido xamar bat lortu arte.
  2. Labeko bandeja baten gainean labeko papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa eta tamaria zabaldu azalera guztian.
  3. Tipula xerratu eta zatiak bandejan zabaldu.
  4. Aurretik egindako masa, tipula xerra gainera bota eta zabaldu tipula guztia estali arte.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.

Kasu!

  • Zerbitzatzeko garaian, buelta eman tipula gainetik geratu dadin.
  • Zerbait gehiago geitu nahi badiozu kalabaza edo kalabazina ere primeran geratzen dira.

Akaso!

George Oshawa eta Lima Oshawa, makrobiotikaren errege eta erregina.

Oshawa ogia tipularekin

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Seitan pizza

Asteburu honetan: Amonaren Pistoa 2 eratan

Asteburu honetan: Patxarana

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin 

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!