Asteburu honetan: Amonaren Pistoa 2 eratan

Amonaren Amonaren Pistoa 2 eratan –

Asteburu honetan: Amonaren Pistoa 2 eratan

Gaurkoan Amonaren errezetatan aurkitutako Pistoa egiteko errezeta dakarkizugu, 2 bertsiotan, urdaiazpikoaz lehena eta normalagoa ezer gabe bigarrena, biak erraz egitekoak eta denak txundituta uzteko primerako errezetak. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

PISTOA 1

Amonaren Pistoa 2 eratanOsagaiak

  • tomatea
  • kuiatxo bat
  • piper berde eta gorri
  • urdaiazpikoa
  • 2 arrautza
  • olioa

Errezeta

  1. Tomatea egin.
  2. Beste lapiko batean jarri olioa berotzen.
  3. Zatitu kuiatxo bat eta 6 piper berde, dena ondo zatitua, tortilla baterako balitz bezala. Adi ibili gorritu ez daitezen.
  4. Buztinezko kazuela batean jarri egindako tomatea eta urdaiazpiko zatitua, eta gehitu kuiatxoa eta piperrak.
  5. Bi arrautza irabiatu eta batu dena gorpuztu arte.

Kasu!

Xigortutako ogiarekin zerbitzatu daiteke.

 

PISTOA  2

Amonaren Pistoa 2 eratanOsagaiak

Errezeta

  1. Zartagin edo lapiko batean jarri kuiatxoa, tipula, tomatea eta piper berdeak, dena ondo zatituta.
  2. Su baxuan egin dadila leundu arte.
  3. Arrautzak irabiatu eta dena nahastu gorpuztu arte, baina urtsua geratu dadila.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak:

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Gastrobar Solana 4ko Sonia Tapiak tolosarrak “Txoriene” saioan pistoa 7 tomate motarekin prestatu zuenekoa…

 

Txema Alberdi eta Beñat Alberdi harakinak Pistoa otarrainxkekin RZ  egiten minutu térdiko bideoan:

 

Spanish Ratatouille ere deitzen diote Pistoari …

Amonaren Pistoa 2 eratan

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Piperrada

Asteburu honetan: Berdela labean piperradarekin

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren Pistoa 2 eratan

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude