Asteburu honetan: Patxarana

Asteburu honetan Patxarana –

Asteburu honetan: Whiski eta kanela pattarra

Pattarrak RZ sailtxo honetan gabiltzala, gaurkoan pattarren TOPera gailurrera egingo dugu salto patxaranaren RZ honekin. Erraza eta primerakoa lagunekin denbora ederrak konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Basaran freskoak, onduak, kilo bat
  • Patxarana egiteko anis berezia, 3 litro
  • Kafe ale batzuk

Errezeta

  1. Ongi garbitu basaranak, uretan, gero lehortu eta hurrena bidoi edo bonbila handi batean sartu.
  2. Ondoren anisa isuriko dugu bidoira eta kafe aleak sartu. Ongi estalita egon dadila hiru hilabetean, baina noizean behin astindu bat eman lurrinak eta kolorea ongi banatu eta zabaldu daitezen, denean berdin.

Kasu!

patxaranaNorberaren gustua zein den eta bakoitzak nolako pazientzia duen, horren arabera denbora gutxiago edo gehiago edukiko dugu beratzen. Denborarekin asmatzea, horixe da kontua. Batzuek kanela txotxa gehitzen diote, pixar bat, edo limoi edo laranja azala.

Ez da komeni denbora sobera ere uztea basaranak beratzen, patxarana sobera ez iluntzeko, eta botilatzen badugu ona izaten da botilan basaran ale batzuk sartzea, ez gehiegi betiere. Sobran ditugun basaranekin marmelada goxo-goxoa egin dezakegu. Patxarana sobera zahartzea ere ez da ona, kolorea eta, are garrantzitsuagoa, fruta-zaporea galtzen baitu.

Hobe da p a t x a r a n a fresko samar egotea edo izotz puska batzuekin edatea. Ez dezagun ahaztu, dena dela, gozoa izan arren eta aise sartzen bada ere, sekulako atxurra uzten duela gehiegi edanez gero. Patxaranaren mozkorraren biharamunean, bestondoan, nahiago du edozeinek tximu-pixa edan patxaran xorta bat baino, traidorea baita maiz. Nik bezain ongi dakizue denok.

Akaso!

Agirien arabera, patxarana Gonofre Nafarroakoa eta Teresa Arellanokoaren arteko ezkontzan zerbitzatu zen 1415ean. Gonofre Karlos III.aren semea zen. Badakigu Blanka erreginak patxarana hartu zuela Santa Maria de la Nieva monasterioan 1441ean, sendabelar gisa.

Hala ere, patxarana batez ere Nafarroa Garaiko etxeetan ekoizten zen edaria izan da, XIX. mendean boladan jarri zen arte. Nahiz eta Euskal Herritik kanpora ez den oso ezaguna, nafar gazte ugarik soldaduska egitean patxaran botila zeramatenez zaletasuna hein batean Espainian hedatu zen.

XX. mende erdialdera hasi zen merkaturatzen, hainbat enpresa ekoizle sortu baitziren. Zaharrena Zoco da, lehen aldiz 1956an merkaturatua eta Ambrosio Velascoren familiak sortua, Viana inguruan patxarana ekoizten ibili den familia 1816tik eta egun Pernod Ricard enpresarena. Beste marka batzuk dira: La Navarra, Etxeko, Kantxa edo Barañano Atxa, besteren artean.

1988an Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea eratu eta Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografiko Babestua sortu zuen, besteak beste ekoizpena, kalitatea eta botilaratzea kontrolatzen dituena. Oraingoz patxarana arautzen duen erakunde bakarra da, eta Nafarroako Patxarana jatorri deitura sormarka ematen duena. 1990eko hamarkadatik aurrera, elorri beltza landatzen hasi zen basaranak lortzeko.

pattarrak

Errezeta gehiago … eta festa!!

Asteburu honetan: Whiski eta kanela pattarra

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Patxarana

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!