Asteburu honetan: Whiski eta kanela pattarra

Whiski eta kanela pattarra asteburu honetan –

Asteburu honetan: Whiski eta kanela pattarra

Pattarrak RZ sailtxo honetan gabiltzala, gaurkoan tipikoenetakoa dirudien Whiski eta kanela pattarra RZ. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

  • 125 g azukre
  • 300 g esne
  • 900 g esnegain likido
  • 10 koilarakada whiski
  • 2 kanela txotx

Whiski eta kanela pattarraErrezeta

  1. Esnea, esnegaina eta azukrea eltze batean nahasi.
  2. Kanela txotxak sartu ondoren, sutan jarriko dugu 2 minutuz-edo irakin dezan.
  3. Itzali, plater batekin estali eta epeltzen utziko dugu.
  4. Orduan whiskia gehitu eta nahastura iragazkitik pasaraziko dugu botila batean sartzeko.
  5. Hozkailuan sartu eta pattarra hotz-hotza zerbitzatu, izoztua kasik.

Kasu!

Pattarra hotz-hotza zerbitzatu, izoztua kasik!

Akaso!

Whisky eta kanela pattarra

Errezeta gehiago … eta festa!!

Asteburu honetan: Arrozesne pattarra

Asteburu honetan: Hur eta kakao pattarra

Asteburu honetan: Kakahuete pattar krematsua

Asteburu honetan: Esne merengatu pattarra

 

 

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Whisky eta kanela pattarra

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude