Asteburu honetan: Sagar tarta makrobiotikoa

Asteburu honetan: Sagar tarta makrobiotikoa –

Asteburu honetan: Sagar tarta makrobiotikoa

Sagar tarta makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gari sarrazeno irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • sagarrak 3-4
  • dozena bat intxaur
  • kokoa 50 gr.

Errezeta

  1. Masa edo orea egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ur hotza bota eta nahasten joan masa, nahikoa likido geratu behar da oraindik.
  2. Labeko bandeja batean papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa zabaldu azalera guztian.
  3. Sagarrak zatitu, zartagitik pasa gatza pixka batez.
  4. Aurretik egindako masari sagarrak, intxaurrak txikituta eta kokoa nahastu.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
  6. Tarta labetik atera, utzi apurtxo bat hozten eta gozatu.

Kasu!

Gozozaleentzat, pasak edo datil txikituak geitu litezke sagar, intxaur eta kokoaz gainera.

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Asteburu honetan: Sagarrarekin egiteko 4 errezeta

SAGARRA JO !!!

Sagar tarta makrobiotikoa

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Sagar erreak errezeta

Asteburu honetan: Sagar tarta

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Sagar tarta makrobiotikoa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!