Asteburu honetan: Nola jarri atuntxikia kontserban
Asteburu honetan: Nola jarri atuntxikia kontserban –
Asteburu honetan atuntxikia kontserban nola jarri ikasiko dugu amonaren eskutik, teknikan pausutsu bat gehiago zure sukalde ezagupenetan …. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Teknika
- Atuntxikiaren xafla lodi samarrak egin.
- Ura jarri irakiten, gatz dezenterekin, eta behin irakiten hasten denean atuntxikia bota.
- Ordu erdiz egosi.
- Atera, eta utzi ondo hozten.
- Kendu azala eta arantzak. Ontzi ahohandi eta oso garbietan sartu, zati handietan. Findutako olioa bota estali arte.
- Hermetikoki itxi eta egosi Maria bainutan.
…
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atuna
Atuna arrantzatzen bideo ikusgarria…
Nola jarri atuntxikia kontserban
Errezeta gehiago…
Asteburu honetan: Begihandiak tintan errezeta (Txibiak tintan)
Asteburu honetan: Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin