Asteburu honetan: Begihandiak tintan RZ (Txibiak tintan)

Asteburu honetan: Begihandiak tintan (Txibiak tintan) –

Asteburu honetan: Begihandiak tintan (Txibiak tintan) -- Pagotxa RZk

Euskal sukaldaritza praktikoaAsteburu honetan arrainak RZ sailtxoa hasiko dugu eta begihandiak tintan RZ dakarkizugu hasteko gure jaki gogokoenetakoa baitaIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

BEGIHANDIAK TINTAN (txibiak tintan)

Begihandiak tintan (Txibiak tintan)Osagaiak 6 pertsonentzako:

  • 2 kilo begihandi
  • Begihandien tinta
  • Etxeko tomate saltsa kazokada bat
  • 3 baratxuri ale
  • 3 tipula eder
  • 2 piper berde
  • Ardo zuria, basokada bat
  • Gatza
  • Oliba olio birjina
  • Ura

 

Errezeta

  1. Errezetarekin hasteko, tipulak eta piper berdeak moztu, eta lapiko handi bat sutan berotzen jarriko dugu.
  2. Jarraian, olio zorrotada bat bota lapikora, eta moztutako tipula eta piperrak gehitu, baita baratxuri aleak ere, oraingo honetan osorik. Hogei bat minutuz su ertainean erregosi, eta, ondoren, ardo zuria gehitu eta minutu pare batez gehiago sutan eduki. Ondoren, etxeko tomate saltsa bota, pare bat ur litro, begihandien tinta eta gatz pitin bat ere bai. Beste ordu laurden batez irakin. Segidan, saltsa pasatu egingo dugu, txano eta turmisa erabiliz.
  3. Beste lapiko handi batera olio zorrotada bat bota, eta, ondo beroa dagoenean, begihandiak laukitxotan moztuta bota. Gatz pitin batez hornitu eta bost bat minutuz frijitu.
  4. Ondoren, saltsa beltza gehitu, ur pixka batekin batera, eta ordu betez eduki su motelean irakiten, begihandia bigundu eta saltsa loditu dadin.
  5. Ondoren, prest daukagu jaki gozagarri hori dastatzeko.

Kasu!

Kontutan hartu saltsa zein tankera hartzen ari den. Hau da, saltsa lodi xamarra sumatzen badugu, ur pixka bat gehiago gehitu. Aldiz, saltsa mehea badago, su bizian denbora luzexeagoz eduki saltsa loditu dadin.

Akaso!

Txibi erraldoia Zelanda Berrian? Fake ala egia…

sashimi RZ egiteko mozketa bideoa…

Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…

Txipiroiak: Itsaso sakonetako deabruak – Itsaso sakonetako hiltzaileak    National Geographic

Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers    National Geographic


Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Txibi garbantzu entsalada

Asteburu honetan: Olagarro eta gazta kazuelatxoa

MahalenMahalen eta mundua 1.atalaMahalen eta mundua 2.atala

Mahala
Mahala - mahala.eus
Asteburu honetan: Begihandiak tintan (Txibiak tintan) –
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude