Asteburu honetan: Txibi garbantzu entsalada

Txibi garbantzu entsalada –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Txibi garbantzu entsalada

Asteburu honetarako entsalada goxo eta osasuntsu bat, ama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere aproposa,… RZ erraza eta noiznahi gozatzeko horietakoa, garaiko txibiak tokatzen direnean RZ hobea zalantzarik gabe... Gozatu eta on egin!  🙂

Txibi garbantzu entsalada

Txibi garbantzu entsalada

Osagaiak:

  • Txitxirio edo garbantzu pote bat (400 g inguru)
  • 8 txibi ale (garaikoak hobe!)
  • Arrautza bat
  • Piper berde bat
  • Piper gorri bat
  • Tipulina ale bat
  • Ozpina
  • Olioa
  • Gatza
  • Tomate ale bat
  • Piper hautsa
  • Lima bat

Txibi garbantzu entsalada

Errezeta:

  1. Lehendabizi ura irakiten jarri arrautza egosteko. Bor-bor indartsuan dagoenean, arrautza sartu eta 8 minutu itxaron. Ondoren uretik atera eta hozten utzi.
  2. Txibiak garbitu (buelta eman gabe! Azalean dago zapore guztia)
  3. Txitxirio edo garbantzuak uretatik pasa potean eduki ditzakeen kontserbagarrien gustua kentzeko.
  4. Tipulina eta bi piperrak, arrautzarekin batera, ahalik eta dado txikienetan egin.
  5. Bol batean, txikitutakoak eta garbantzu egosiak, ozpina eta olioarekin busti nahieran.
  6. Lima ur tanta batzuk gehitu eta 10 minutuz bere horretan utzi.
  7. Bitarte honetan, txibiak plantxatik igaro. alde bakoitzeko 20-30 segundoz olio pitin baten laguntzaz.
  8. Amaitzeko, tomatea moztu nahi den moduan, txitxirio edo garbantzu eta piper nahasketa gaineratu eta azkenik, txibi egin berriak ezarri.
  9. Gozatu eta on egin! 🙂

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Txibi garbantzu entsalada

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!