Asteburu honetan: Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa –

Pagotxa RZk - Olagarro eta gazta kazuelatxoa -

Asteburu honetarako Olagarro ta gazta kazuelatxoa RZ dakarkizugu, denak txundituta uzteko, ama eta izaba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko RZ goxo, erraz eta berezi horietakoa. Gozatu eta on egin!  🙂

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Osagaiak:

  • Asteburu honetan: Olagarro eta gazta kazuelatxoaegositako 2 olagarro erro (300 g inguru)
  • “mantxego” erako gazta laurdena (300 g inguru)
  • pipermina /gozoa
  • oliba olioa
  • mozarela bola bat (120-150 g inguru)
  • zilantro eskukada bat
  • ogi tosta txikiak

.Errezeta:

  1. Olagarroa xerra borobilletan moztu eta buztinezko kazuelatxo batean ipini.
  2. Mantxego erako gazta zuritu eta zati txikietan egin. Olagarroarekin batera ipini kazuelatxoan.
  3. 2 nata koilarakada gehitu kazuelatxora eta labean sartu gazta urtzen den arte (ia irakiten hasten denean).
  4. Labetik irakiten atera eta mozarela gehitu.
  5. Zilantro txikitua eta piper hautsarekin bukatu.

Olagarro ta gazta kazuelatxoa

Gozatu eta on egin! 🙂

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Perretxiko rissotoa

Asteburu honetan: ganbak baratxuritan

MerkatuaAsteburu honetan: Olagarro eta gazta kazuelatxoa
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude