Indonesia: genozidio ezezaguna

Indonesia –

IndonesiaGatazka batzuk guztien ahotan entzun daitezke, baina ahots horiek beraiek isiltzen dituzte usu beste gerla ugari, borroka dezente, sarraski asko. Indonesiakoa izango da, seguraski, historian zehar egin den genozidio ezezagun eta handienetakoa. 

Indonesian 1965ean abiatutako krimen izugarria inor gutxik ezagutzen du herrialdetik at; munduko herrialde musulman handienean gertaturikoak zerikusi handia dauka, oraingoan ere. AEB-ekin. Urte hura iritsi arte, PKI, Indonesiako Alderdi Komunista, komunista ez zen herrialde bateko alderdi komunista handiena zen. Sukarnok gobernatzen zuen orduan lurraldea, Indonesia lerratu gabeko estatuen artean mantendu zuen, eta PKI-ren jarduna legala eta agerikoa zen orduan.

Baina AEB-ek ezin zuten egoera hori baimendu, eta Asiako hain lurralde handi eta estrategikoa kontrolpean izateko beharra zeukaten. Indonesiako elite sozial eta erlijiosoek (musulmanak) beraien klase pribilegioak arriskuan ikusi zituzten PKI-ren gorakada zela eta, eta apurka-apurka, armada barruan yankien aldeko eta komunisten aurkako taldetxoak sortzen hasi ziren, bai 50eko zein 60ko hamarkadan. Talde hauetako bat zen Kopassus, kontra-insurgentea; bere egiteko moduak CIA inspiratu zuen, beranduago “heriotzaren eskuadroiak” sortzerako garaian.

Indonesia: genozidio ezezaguna1965eko irailaren 30ean estatu kolpe saiakera bat izan zen, eta sei militar hil zituzten. Indonesioen “otsailak 23” izan zen; hots, estatu kolpe faltsu bat. Antzerkia Kopassusek eta AEB-etako enbaxadak antzeztu zuten. Berehala bota zioten kolpearen eta heriotzen erantzunkizuna PKI-ri. Urriaren 5ean Sukarno gobernutik bota eta Suharto jarri zuten yankiek. Berehala, PKI legez kanpoko erakunde izendatu zuten, eta historiako genozidio ezezagunena abiatu.

PKI-k 3 milioi militante zeuzkan une hartan. Guztiak izan ziren jazarriak, torturatuak edota erailak. Komunisten zerrendak (eta susmagarrienak) entregatzen zizkion enbaxada estatubatuarrak Suhartori. Inpunitate osoa izan zuten komunisten aurka nahi zutena egiteko. Ehundaka milaka komunista torturatu, jendaurrean paseatu, eta exekutatu zituzten. Beraien hilobiak zulatzera ere behartu ohi zituzten.

IndonesiaGuztia hau gertatzen zen bitartean, Estatu Batuek, eta atzetik mendebalde osoak, Suharto txalotzen zuten, “Asiako eguzki izpia”. AEB-tako enbaxada, 1966eko komunikatu batean, hildako kantitateaz mintzo zen: 100.000 eta milioi batean artean kokatu zuen zifra. Baina badaude beste datu batzuk, hildakoen zifra 1.5 milioi eta 2 milioi artean kokatuz.

Indonesia, noski, paradisu hutsa bihurtu zen banku eta multinazional europear eta estatubatuarrentzat. Gaur egun, oraindik ere, ezker mugimendua debekatua dago. Pemuda Pancasila, sarraski haren erantzuleen oinorde politikoa, boterean da oraino.

Baina ez zen Suhartoren gobernuak egindako sarraski bakarra izan. Ekialde Timor ere gogor zapaldu zuten, azken hauek kristauak eta portugaldar hiztunak. Gogor, oso gogor borroka egin eta gero, lortu zuten independentzia.

2013an dokumental hau estreinatu zen, “The Act of Killing”. 50 urte beranduago, erantzuleak ez dira epaituak izan ezta gutxiagorik ere, heroi nazional gisa baitituzte. Dokumentalean harro mintzatzen dirra egindakoaz. 2005ean 1965ean espetxeratutako komunistak zeuden oraindik ere Indonesian, eta bitartean, munduko GKE guztiak isilik, ahoa bete-bete eginda Venezuela eta Kubarekin.

Indonesia