Asteburu honetan: Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

Asteburu honetan: Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin –

Pagotxa RZk - Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

Asteburu honetarako, RZ garbi eta goxo askoa dakarkizugu, hegaluzea, bonito edo thon blanc eta baratxuria. Ama eta izaba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko RZ azkarra eta erraza. Segi fin, gozatu eta on egin!Ā  šŸ™‚

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

Osagaiak

  • 4Ā hegaluzeĀ solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Hegaluzea plantxan baratxuri ta olioarekin

Errezeta

  1. Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu hegaluze solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.
  2. Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak.
  3. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua.
  4. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko dituguĀ hegaluzeĀ solomoak.

ā€¦

Akaso!

Hegaluze edo atun osoa nola ebaki 90 segundutanā€¦

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Hegaluzea tomatearekin

Jatunkeria, bekatu izatetik gaixotasun izatera

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo batā€¦ horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!