Kurduak eta gu

Kurduak eta gu –

Kurduak eta gu

Ez du asots handirik atera. Txio baten bidez jakin dugu. Espainiako armadak bere babesa eta sostengua erakutsi dio Turkiakoari, Erdoganen soldaduak Siriako kurduen kontrako hastekotan dauden erasoan.Sostengu morala, baina sostengua. NATOko armada bakarra da halakorik egin duena. NATOko estatu gehienak, ahoz behintzat, Turkiako gerla planen kontra ibili dira egun hauetan. Izan ere, Siriako kurduak Estatu Batuetako tropen lagun ibili dira, islamisten kontrako borrokan, baina hori bost axola Espainiako armadari. Kurduak terroristak dira eta beren estatu propioa sortu nahi dute. Desfile militarra izane zen Madrilen, Espainiako Festa Nazionala kari. Eta lehen aldiz Barcinaren denboretatik, Nafarroako lehendakaria hor egon zen, Espainiako armadari gorazarre egiten. Maria Chivitek horixe eginen du, nafarrendako lotsagarri.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’]

Kurduak eta gu

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Zer duzu buruan “Kurduak eta gu”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-10-19 10:07

    Turkiari babesa eskaini ziola entzun nuen baina geroago, Alemaniak eta beste hainbatek turkiari armak ez saltzea erabaki zutenean Espainiak ere armak ez saltzea erabaki zuela irakurri nuen. Buaa… asko suposatzen duzu zuk hemen Espainiak politika zehatz bat jarraitzen duela uste baduzu. Gaur A eta bihar B. Guk ere kriston debateak ditugu, kurduak txintxoak ote diren edo ez erabaki ezinik energia xahutuz. Kurduek ba al dakite Euskal Herria badela? Handik geurera datozen etorkinak Espainiara datozela garbi izan dezagun, eta ez datozela Euskal Herrira.