Asteburu honetan: Laranjada “ad libitum”

Asteburu honetan: Laranjada “ad libitum” –

Asteburu honetan: Laranjada “ad libitum”

Edatekoetan eta beroetan sartuta, uda honetarako Laranjada RZ tipikoa ere gurean behar genuke eta errezeta honakoa Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna. “Ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea da, beraz, frexkagarri gogo ezin asez bazabiltza eta nahi adina edateko “ad libitum” Laranjada RZ, azukrea kontrolpean edukita, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin, uda ona pasa eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • 6 laranjaren zukua
  • Azukrea, norberaren gogara
  • Ur hotza
  • Izotza

Errezeta

  1. Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
  2. Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra.
  3. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.

Kasu!

Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.

Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.

“ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea, batez ere musikan erabilia.

Akaso!

Asteburu honetan: Limonada

Laranjada

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren anana tarta

Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran

Asteburu honetan: Patxarana

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Laranjada “ad libitum”

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!