‘Lekeitioak’ entzuteko saioak egingo dituzte Tabakaleran

‘Lekeitioak’ entzuteko saioak egingo dituzte Tabakaleran –

Badok ataritik jasoa.

Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren harira antolatutako ekitaldien barruan, Mikel Laboaren Lekeitioak pieza esperimentalak entzuteko saioak egingo dituzte Donostiako Tabakaleran. Saio bakoitzean gonbidatu bat izango da eta entzunaldia amaitu ostean solasaldia egingo dute harekin. Saio guztiak Zinea 1 areto ilunean izango dira, 19:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da baina aurrez izena eman beharko da helbide honetan.

‘Lekeitioak’ entzuteko saioak egingo dituzte Tabakaleran
Mikel Laboa Lekeition, ‘Lekeitioak’ diskoaren berrargitalpena aurkeztu zuen egunean. (Jon Urbe / Foku)

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan antolatutako zikloa uztailaren 1ean hasi da, “Orreaga (Lekeitio 6), 1978? lekeitioaren entzunaldiarekin. Lehen saio horretarako Garazi Navas musikaria gonbidatu dute. Hurrengo hitzordua uztailaren 15ean izango da. Marie Cosnay idazle, itzultzaile eta irakaslea delarik gonbidatua, “Baga biga higa (Lekeitio 2), 1969? lekeitioaren bertsio sinfonikoa entzuteko aukera izango da, 1997ko Zuzenean diskoan jasotakoa.

Mohamed Boujalal musikaria izango da hirugarren saioko gonbidatua, abuztuaren 5ean. “Itsasoa eta lehorra (Lekeitio 7), 1985? da antolatzaileek saio horretan entzuteko aukeratu dute alea. Zikloak aurrera egingo du abuztuaren 12an, “Mugak (Lekeitio 9), 1992? lekeitioaren entzunaldiarekin. Pedro G. Romero artista eta komisarioa gonbidatu dute obra horren inguruko solasaldia izateko. Azkenik, erakusketari izena ematen dion lekeitioa, “Komunikazio-Inkomunikazioa (Lekeitio 5), 1977?, entzungo dute abuztuaren 26an, eta Garbiñe Ortega Ikuspegi jaialdiko zuzendari ohiarekin egingo dute solasaldia.

‘Lekeitioak’ entzuteko saioak egingo dituzte Tabakaleran

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude