Asteburu honetan: Amonaren anana tarta

Asteburu honetan: Amonaren anana tarta –

Asteburu honetan: Amonaren anana tarta

Postre RZ frexko gozo sailtxo honekin jarraituz eta uda honetarako Amonaren anana tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. Errezeta erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • 5 arrautza
  • 5 azukre koilarakada
  • 5 koilarakada irin
  • anana (potekoak)
  • Chantilly-a: esnegain litro laurden bat, 2 zuringo, 4 koilarakada azukre
  • Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat

Amonaren anana tartaErrezeta

  1. Egin bizkotxoa: 5 arrautza, 5 azukre koilarakada eta 5 koilarakada irin.
  2. Hozten denean, moztu bi kapetan ondoren bete ahal izateko. Bota barruan anana poteko zukua eta hainbat xerra zatitxoak eginda.
  3. Egin chantilly bat esnegain litro laurden batekin, 2 zuringorekin eta 4 koilarakada azukrerekin.
  4. Chantillyaren erdiarekin bete bizkotxoa, eta beste erdiarekin atondu gainetik eta aldamenetik.
  5. Jarri gainetik gainontzeko anana xaflak zatitan moztuta edo osorik, eta atondu.

Kasu!

  • Nahi izanez gero jarri gingak.
  • Hotza zerbitzatu.
  • Anana – wikipedia – Ananas comosus Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik ezaguna.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Asteburu honetan: Anana errea errezeta

Amonaren anana tarta

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Banana split

Asteburu honetan: Amonaren San Blas opila

Iñigo Esnaolak euskarazko sukaldaritzaren inguruko Wikiliburu bat sortu du

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren anana tarta

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude